
Sormena, esfortzua, arriskua eta elkarkidetza dira gizartean sustatu behar ditugun baloreetako batzuk, etorkizun oparoa eta Gipuzkoa benetan Lurralde Berritzaile izan dadin nahi badugu.
Eta horretarako, zer hoberik eskolatik lan egitea baino? Izan ere, eskolaldia bizitzaren aro erabakigarria da, han formatzen baitira etorkizuneko gizartea gidatuko duten pertsonak. Ez dago zalantzarik hezkuntza-sisteman eragiteak arrakasta ekarriko diola iraganeko inertziak hausteko prozesu nekezari eta konplexuari.
Ildo horretatik, hainbat adituk azken urteotan egindako ahaleginak (formazioa, dokumentazioa, zabaltzea, parte-hartzea…) aztertu eta liburu honetan bildu dituzte beren gogoetak eta ekarpenak.
Nabarmentzeko modukoa da hezkuntza-zentroen zuzendaritza-taldeek ekimen hauetan parte hartzeko erakutsi duten gogo bizia, eta jakina, baita irakasleen adimena, konpromisoa eta bokazioa ere, haiek gabe ezinezkoa bailitzateke lan hau onik amaitzea.
Foru Aldundiaren iritziz, bi talde horiek ezin hobeto ulertu dute ekintzailetza baliagarria izango zaiela beren ikasleei bizitzari modu arrakastatsuan aurre egiteko.
Joaquín Villa
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Diputatua
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jakintzaren eta Berrikuntzaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiak beste argitalpen bat aurkezten du «Ekintzailetasunerako ezagutza» seriearen barruan. Hirugarren ale honek aditzera ematen du gure lurralde historikoan zer ekimen bideratzen ari diren kultura ekintzailea bultzatzeko unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sisteman.
Jakintzaren eta Berrikuntzaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiarentzat, lehentasunezko helburua da kultura ekintzailea hezkuntza-sistemaren hasierako mailetatik garatzea. Eta ildo horretatik, Zuzendaritzaren iritziz, kezkagarriak dira 2005eko Global Entrepreneurship Monitor (GEM)1 txostenak erakusten dituen emaitzak. Lan horretan adituek garbi uzten dute gabezia handiak daudela Euskal Autonomi Erkidegoko hezkuntzan eta formazioan jarduera ekintzaileei dagokienez, eta gomendio batzuk ematen dituzte gai horren inguruan. Hona hemen GEM txostenak plazaratzen dituen datu zehatzak:
Jakintzaren eta Berrikuntzaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiak Farapi S.L. antropologia aplikatuaren enpresa aholkulariaren esku utzi du kultura ekintzailea Gipuzkoako hezkuntza-zentroetan zer egoeratan dagoen jakinaraztea. Lan horretan beste helburu zehatzago batzuk ere planteatu dira, helburu orokor horrez gain. Hauek dira:
Horretarako, elkarrizketa sakona egin zaie hezkuntza-sisteman diharduten 13 agenteri. Elkarrizketak erdi-egituratuak izan dira eta ordu erdiko iraupena izan dute. Pertsona elkarrizketatuak erakunde hauetakoak dira:
Landa-lanak iraun duen bitartean jasotako informazio guztia aztertu eta interpretatu da, baita ikerlan honetan aztertzen diren gai oinarrizkoen inguruko dokumentu osagarriak ere. Alfabetoaren arabera egituratu da konklusioen narrazioa.
BI IKUSPEGI
EKINTZAILETZAREN IKUSPEGIAREN INGURUAN
Alfabeto honi hasiera emateko, ikaskuntza ekintzaileari buruzko diskurtsoetan maiz aipatzen den kontzeptu hau aurkeztu nahi da: bi ikuspegi daude. Honela defini daitezke:
Enpresatik kanpoko ikuspegia (non business focus): ikaskuntzaren kontzeptu zabala da, ekintzailetzarako jarrerak eta gaitasunak garatzeko helburua duena. Baina enpresa berriak sortzean oinarritu beharrean, pertsonaren ezaugarri batzuk garatzea bilatzen du: sormena, ekimen pertsonala, arazoak konpontzeko gaitasuna, arriskuen onarpena, erantzukizuna, gizarterako trebetasunak…
Enpresaren ikuspegia (business focus): formazio honek kontzeptu espezifikoagoa du, enpresa berriak sortzea bultzatzen baitu. Negozio berriak sortu eta kudeatzeko beharrezkoak diren edukiak eta ad hoc tresnak eskaintzen ditu.
Bi ikuspegi horiek, oso desberdinak izanik ere, elkarren osagarriak dira. Alde batetik, ezinbestekotzat jotzen da non business eta business ikuspegiak ongi bereiztea ekintzailetza definitu behar denean, edo haren helburuak mugatu behar direnean, edo metodologiak sortu behar direnean; izan ere, oso emaitza desberdinak lortzen dira irakaskuntza-ikaskuntza ekintzailearen alderdi horiei dagokienez.
Landa-lanean, eskatu zaie pertsona elkarrizketatuei esan dezaten zenbateraino den haientzat garrantzitsua ikuspegi horietako bakoitza. Gehienak non business ikuspegiaren alde agertu dira, bizitzen ikasteko modu bat baita haien iritziz. Eta gainera testuinguru batean kokatzen dute hezkuntza-sistemaren helburuen barruan. Ikastolen Elkartearen ordezkariak, esaterako, hau zioen:
«Orduan gu, gure heziketan, gure proiektuetan, hemen zentratzen gara, non business horretan, bizitzarako hezi behar ditugulako neska-mutilak. Bizitzarako esan nahi du bakoitzak izan behar duen bizitza pertsonal eta errepikaezin, berezi eta partikular horretan ahalik eta esparru gehienetan ahalik eta egokien moldatzeko». Ikastolen Elkartea.
Beste alde batetik, bi ikuspegien arteko harremanari dagokionez, osagarritzat hartzen dira. Lanbide Heziketan dihardutenen iritziz —tradizio handiagoa baitute business focus ikuspegian eta lanerako prestakuntzan ari baitira zuzenean—, beharrezkoa da lehen urrats batean ekintzailetzarako jarrerak eta gaitasunak ikastea, eta aurrerago, hala komeni bada, enpresaren ikuspegiari kasu egitea. Hona zer dioen Ikaslan Lanbide Heziketako Institutu Publikoen elkarteko pertsona elkarrizketatuak:
«Gu lanbide heziketa munduan ibiltzen gara. Orduan, agian, horretara jo dugu. Interes bat izan dugu eta bultzatu nahi izan dugu jendea enpresak sortzera... Eta bai, horretara jo behar dugu. Niretzat askoz garrantzitsuagoa da oinarri hori lortzea; ikasleek izan behar dute ekintzaileak, nahiz eta gero beste enpresa baten barruan lan egin». Ikaslan Elkartea.
ESKOLAREN IBILBIDEA
«Arrazoi askotatik da oso inportantea, XXI. mendeko curriculumari begira, Europatik etorri zaigun «ekiten ikasi» - «aprender a emprender» hori. Pertsona batek hezkuntzaren bitartez gaitasun guztiak ahalik eta gehien garatzea nahi badugu, kontuan izanik hori dela bideetariko bat, ba inportantea da hori ondo lantzea. Aldi berean ekintzaile izatea lotuta dago pertsonaren beste esparru askorekin, horregatik konplexua da. Ezinbestekoa da pertsona bezala ahalik eta gehien garatzeko eta gero gizartean edukiko duen eraginagatik». Ikastolen Elkartea.
Kontsultatu den Euskal Curriculumerako Oinarrizko Txostenaren arabera 4, curriculuma programa bat da, aditzera ematen duena ikasleak zer eduki menderatu behar dituen ikasketak edo karrera amaitu eta dagokion titulua lortzeko. Halaber, txosten berak dioenez, Europako herrialdeen joera nagusia curriculuma gaitasunen arabera formulatzea da.
Euskal curriculumaren proposamena egiteko, oinarritzat hartu da Nazioarteko Batzordeak XXI. mendeko Hezkuntzari buruz prestatu duen etorkizuneko ikuspegia (UNESCO) —liburu honetan argitaratua: Hezkuntzak altxor bat ezkutatzen du (Delors, 1996); iaz bete zuen, beraz, hamargarren urteurrena—. Testu horretan hezkuntzaren lau zutabeak edo oinarriak planteatzen dira: pertsonak izaten ikastea (jakintza interpretatiboa), jakintasuna handiagotzea (jakintza kognitiboa), ekintzarako gaitasuna areagotzea (erabakiak hartzeko jakintza) eta elkarrekin bizitzen ikastea (harremanetarako jakintza). Funtzio horiei euskal curriculumak bosgarren bat gehitu dio: komunikatzen ikastea.
Euskal curriculuma gaur egun parlamentuan eztabaidatzen ari dira, eta haren arabera definituko da zein diren derrigorrezko eskolaldian EAEn irakatsiko diren oinarrizko edukiak. Curriculuma ardatz honen inguruan antolaturik dago: zer gaitasun behar dira pertsona bere osotasunean gara dadin. Curriculumean bost kategoriaren arabera sailkatu dira gaitasun orokorrak. Eta haien artean dago «ekintzarako gaitasuna areagotzea» —Delorsen txostenean oinarritua—: helburua ez da soilik kalifikazio profesionala lortzea, baizik eta norbera gai izatea hainbat egoerari aurre egin eta taldean lan egiteko 5.
Euskal curriculumaren «Hezkuntza konpetentzia orokorrak» atalaren planteamenduak bat egiten du, ildo nagusietan, Europako Batzordeak egindako proposamenekin, baita Europako herrialdeetan ezartzen ari diren curriculum ofizial gehienekin ere.
Oinarrizko Txostena egin ondoren, Europako Parlamentuak eta Europar Batasunaren Kontseiluak gomendioa egin diete estatu kide guztiei 6 gara dezaten oinarrizko gaitasunen eskaintza etengabeko ikaskuntzaren estrategien barruan eta erabil dezaten erreferentzia-tresna gisa «Etengabeko ikaskuntzaren gaitasun oinarrizkoak. Europako erreferentzia-markoa» izeneko eranskina. Gaitasun hauek ematen dira aditzera: 1) komunikazioa ama-hizkuntzan, 2) komunikazioa atzerriko hizkuntzetan, 3) matematika-gaitasuna eta zientzia- eta teknologia-gaitasun oinarrizkoak, 4) gaitasun digitala, 5) ikasten ikastea, 6) gaitasun sozial eta zibikoak, 7) ekimenaren eta enpresa-espirituaren zentzua eta 8) kultur kontzientzia eta adierazpidea.
Ikusten denez, «ekimenaren eta enpresa-espirituaren zentzua» ere gaitasun oinarrizkotzat jotzen da aldaketa bizkorrak eta interkonexio ugari jasaten ari den gaur eguneko mundura malgutasunez egokitzeko 7. Alfabeto honen beste atal batzuetan aztertuko da zein diren gaitasun horren definizioa eta harekin erlazionaturiko eduki, gaitasun eta jarrera oinarrizkoak. Momentuz, nabarmendu behar da modu oso positiboan baloratu dela ekintzailetzaren gaia jasorik egotea euskal curriculumaren zirriborroan. Ondoren, hainbat pertsonak egindako balorazioen berri emango da: lehena pozik agertu da curriculumean garrantzia eman zaiolako ekintzailetzaren gaiari; beste bat pozik dago toki nabarmena eskaini zaiolako hezkuntza-gaitasun oinarrizkoen artean; beste batek nabarmentzen du curriculumak termino horrekiko —baina ez haren edukiekiko— familiarizazioa bultzatzen duela; eta laugarrena, berriz, pozik dago, zalantzak gorabehera, gaitasun hori aintzakotzat hartu eta garatu delako:
«Euskal curriculumaren lehen zirriborroan atal oso bat eskaini zitzaion kultura ekintzaileari. Eta gaur egun, hurrengo zirriborroan, 40 orrialde baino ez daude gai horren inguruan. Nire ustez, une honetan jendearen kezka nabarmena da». Foru Aldundia.
«Euskal Curriculumean hezkuntza-konpetentzia potoloa da, transbersala baino gehiago zentrala. Eta ez da extracurricularra, baizik curriculumean ondo jasota dago, eta hezkuntza-sistema osoan gainera, modu antolatu batean». Ikastolen Elkartea.« Nahiz eta curriculumean eta Euskal Herriko curriculuma egiteko orduan emprendizaje, emprendedoras, ekintzaile kontzeptua azaltzen den, orain arte eskoletan ez dugu erabili kontzeptu hori. Baina eguneroko lanean lantzen ditugu beste balio asko: talde-lana, sortzaile izatea…, nahiz beste izen bat ematen zaion. Lana ondo egin behar da, ekimena eduki behar da...». Sarean.
«Ni oso gustura gelditu nintzen irakurri nuenean «aprender a emprender» atal hori. Eta hori jasota dago, ez dakit nola aterako den, ze oraindik ez daukagu dekretua, baina...». Berritzeguneak.
EKINTZAILETZA EZEZAGUNA
«Nik uste dut ez dagoela zabalduta. Hitz hori berria da eta ez dago... Batzuek entzuna daukagu eta badakigu Europako curriculuma hortik doala. Baina kontzeptua ez dago zabalduta eskola munduan». Sarean.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak argitaratu zuten, 2006ko abenduaren 30ean, gomendio bat etengabeko ikaskuntzaren gaitasun oinarrizkoei buruz. Hona hemen nola definitzen duen testu horrek «ekimenaren eta enpresa-espirituaren zentzua» izeneko gaitasuna:
«Pertsonaren trebetasuna ideiak egintza bihurtzeko. Eta horrek harreman estua du gaitasun hauekin guztiekin: sormena, berritzaile izatea, arriskuen onarpena, eta trebea izatea proiektuak planifikatu eta kudeatzeko helburu batzuk lortzearren (…)».8
Iritzia eskatu zitzaienean pertsona elkarrizketatuei definizio honen inguruan, emaitza hau lortu zen: bat datoz denak definizioaren edukiarekin, baina elkarrizketa guztietan aipatu digute zentzugabekeria dela gaitasun horri «enpresa-espiritua» deitzea «espiritu ekintzailea» deitu beharrean. Ondoren ikus daitezke iritzi horietako batzuk:
«Momentu honetan nahasten da, nire ustez, ekintzaile izatea eta enpresa izatea. Uste dut pertsona bat izan daitekeela ekintzailea eta pertsona dinamikoa, enpresariaren kontzeptu hori eduki gabe. Alegia, lan egin daiteke esparru askotan ekintzaile izanda, baina enpresari izan gabe.» Ikaslan Elkartea.
«Helburua ez da ekintzaile izatea enpresaren alorrean bakarrik, gu harantzago goaz: ekintzaile izatea ideia baten zerbitzura. Hau da, espiritu horrek ez du balio enpresan bakarrik aritzeko, baizik eta orokorrean jarduteko». Goierri Fundazioa.
«Ze, enpresa terminoak badauka beste kontzepzio orokorrago bat ere, helburu bat betetzearekin eta proiektu bat edukitzearekin lotuago dagoena». Ikastolen Elkartea.
Egia esatera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren gomendioak proposatzen duen definizioa aurreko orrian jaso duguna baino zabalagoa da. Hala dio: «Trebetasun hori lagungarria da bizitzaren arlo askotan: etxean, gizartean, lantokian…». Baina definizioaren izenburuan «enpresa-espiritua» terminoa erabiltzea kezka-iturri da; izan ere, horrek eragina izan dezake maila praktikoan hezkuntzako langileengan, oztopo moduan aurreikus baitaiteke definizioa. Bestela esanda, beldurra da definizio horrek ez lotzea eskolak bultzatzen dituen baloreak eta enpresak bultzatzen dituenak. Hona zer dioen Sarean elkarteko ordezkariak:
«Enpresa munduko baloreak, agian, kontrajarriak dira neurri batean eskola munduan lantzen direnekin. Orduan, ikusten bada enpresak interesa duela gai honetan, kontuz (…). Izen horrekin arriskua dago. Badirudi atzera bota behar duzun zerbait dela». Sarean.
La Salle Berrozpe ikastetxeko ordezkariak ere, kultura ekintzailearekin zerikusia duten proiektuak bideratzen dituena bera, oztopo bera aipatu zuen. Hona haren hitzak:
«Lehen Hezkuntzako, DBHko edo are Batxilergoko irakasleek ere oso urrun ikusten dute enpresaren esparrua. Eta, beraz, ez dute erlazionatzen “ekintzaile” hitza beren egitekoarekin. Eta sentsibilizazioa aipatzen diezunean, edo kanpainak egiteko beharra, erantzuten dute: “Ez, ez, nik ez dut hori…”. Nire ustez, arazoa da hitz hori enpresarekin lotzen dela, eta ondorioz jendeak pentsatzen du: “nik horretaz ez daukat ideiarik ere eta ez naiz horretan sartuko”». La Salle Berrozpe.
Pertsona horrek zehatz-mehatz jakinarazi zuen nola ulertzen duen berak ekintzailetza. Ondoren azalpena transkribatuko da, termino interesgarri hori ulertzen lagunduko duelakoan:
«Nik hiru maila ikusten ditut: pertsona, familia eta gizartea, eta lanbidea. Lehen mailari dagokionez, uste dut ekintzaile izateak esan nahi duela pertsonak proiektu berrietan sartzeko gogoa daukala, gauza desberdinak egin nahi dituela… Nire ustez, bizitza, azken batean, erronka etengabea da, zeregin berrien bila aritzea etengabe. Eta horrek aukera ematen dizu kontzientzia hartzeko, ikusteko zerbait egiten ari zarela zure bizitzan, bide bat jorratzen ari zarela… Familia- eta gizarte-mailari buruz ere antzeko gauzak esan daitezke. Gizarte-mailan zerbait egin dezakezulako gizartearen barruan. Eta familia-mailan zure inguruan transmititu dezakezulako bizitzarekiko eta ilusio berriekiko gogo hori. Lanbidearen mailan, bi esparru daude. Lehena zure enpresaren barruan egin ditzakezun ekarpenei dagokie, zure enpresaren kide senti zaitezke, eta gainera proposamenak egin ditzakezu enpresak aurrera egin dezan: merkatu-zoko berriak edo negozio-lerro berriak. Eta bigarrena, zure negozio propioa sortu dezakezu. Izan ere, hainbeste ari dira gauzak aldatzen… Batetik, erronka berriei aurre egin behar zaie; eta bestetik, kanpoaldetik datorrena ere ez da makala. Beraz, ematen digutenarekin eta orain arte eskaini digutenarekin gelditzen bagara, jai daukagu. Nire ustez, jai daukagu». La Salle Berrozpe.
ESANAHIAREN ÑABARDURAK
Ondoren, hainbat entziklopediak diotena ikus daiteke termino hauei buruz: ekin, ekintzailetza, ekintzaile.
Ekin:1. iz. Ekiteko ekintza eta horren ondorioa. Etengabeko ekina. Horrek dauka ekina! 2. izond. Saiatua. Langile suharra eta ekina.
dio ad. 1. Halako lehiaz hasi; egiteko bati lehiaz lotu, lehiatsu jardun edo saiatu.
(Harluxet Hiztegi enziklopedikoa)
Ekintzaile eta ekintzailetza kontzeptuen definizioak ez dira aurkitzen kontsultatutako hiztegi eta entziklopedietan. Ekintzaile “activista” gisa soilik itzultzen da.
Un entrepreneur (une entrepreneuse) est un porteur de projet(s), ayant fondé ou repris une entreprise dans le modèle du capitalisme. Le terme d'entrepreneur, à la différence du terme d'homme d'affaires (femme d'affaires) renvoie à l'idée de lancement d'une structure pouvant être une entreprise,un projet humanitaire, une association...
On désigne par entreprenariat l'ensemble des entrepreneurs d'un pays.
Le concept de l'entrepreneur chez Schumpeter
Dans la conception de Joseph Schumpeter, l'entrepreneur incarne le pari de l'innovation ; son dynamisme assure la réussite de celle-ci. L'entrepreneur, ne doit pas être confondu avec le chef d'entreprise, simple administrateur gestionnaire ou le rentier-capitaliste, simple propriétaire des moyens de production. Il est un véritable aventurier qui n'hésite pas à sortir des sentiers battus pour innover et entraîner les autres hommes à faire autre chose que ce que la raison, la crainte ou l'habitude leur dictent de faire. Il doit vaincre les résistances qui s'opposent à toute nouveauté risquent de remettre en cause le conformisme ambiant.
Par exemple, Henry Ford n'est pas un entrepreneur lorsqu'en 1906 il devient un chef d'entreprise indépendant, mais en 1909, lorsque ses usines commencent à fabriquer la fameuse Ford T qui a fait évoluer l'automobile vers le statut d'objet de consommation courante. Il est aussi un entrepreneur pour avoir fait adopter le système de la chaîne de montage qui permet à la fois de baisser les coûts de production et d'accroître le débit de la production, ce qui ouvre la porte à la production de masse. On trouve un autre exemple de véritable entrepreneur avec Alfred Krupp lorsqu'il concentre verticalement ses entreprises ou lorsqu'il met en pratique le nouveau procédé de fabrication de l'acier imaginé par l'anglais Henry Bessemer (voir ici).
L'entrepreneur est certes motivé par la réalisation de bénéfices générés par les risques pris et la réussite. Mais, la conception du profit défendue par Schumpeter est originale. L'entrepreneur crée de la valeur comme le salarié et comme lui il est aussi motivé par un ensemble de mobiles irrationnels dont les principaux sont sans doute la volonté de puissance, le goût sportif de la victoire et de l'aventure, ou la joie simple de créer et de donner vie à des conceptions et des idées originales. Pour Schumpeter, le profit est la sanction de l'initiative créatrice des risques pris par l'entrepreneur. Cette conception est contraire aux économistes classiques qui font du profit la contrepartie des efforts productifs (capital et travail) de l'entrepreneur, ce qui est plutôt celle du chef d'entreprise. Elle est également contraire à la conception marxiste, qui place l'origine du profit dans la confiscation de la plus-value, c'est-à-dire l'appropriation d'une partie du fruit du travail des salariés, là on trouve plutôt le rentier-capitaliste.
Entreprise:
Une entreprise est une structure économique et sociale comprenant une ou plusieurs personnes et travaillant de manière organisée pour fournir des biens ou des services à des clients dans un environnement concurrentiel (le marché) ou non concurrentiel (le monopole).
Une entreprise est initiée et généralement dirigée par un entrepreneur. Elle se différencie du simple projet dont l’organisation est destinée à se dissoudre à son terme. L’entreprise est plutôt conçue dans la durée et pour la conduite de plusieurs projets similaires, ce qui implique une pérennité des structures (ex : machines, ressources humaines, actionnaires, ...).
De façon plus générale, le terme entreprise s'utilise aussi pour des projets uniques mais d'apparence risquée ou difficile (par ex: un grand voyage, une recherche scientifique, ...) car il y a un effort entrepris (cf. étymologie ci-dessus).
Pour exister dans un environnement concurrentiel, une entreprise doit satisfaire ses clients et générer un profit (ou bénéfice), c'est-à-dire réaliser un chiffre d'affaires supérieur à la somme de ses coûts (salaires et charges, achats, frais de fonctionnement, amortissements des investissements, impôts et taxes, etc.)
Étymologiquement, le terme dérive de "entreprendre", daté d'environ 1430-1440 avec le sens de « prendre entre ses mains ». Aux environs de 1480, il prit l'acception actuelle de « prendre un risque, relever un défi, oser un objectif ».
(Wikipédia. l´encyclopédie libre)
Emprendedor,ra:
Se dice de una persona como emprendedor o emprendedora a quien identifica una oportunidad de negocio y organiza los recursos necesarios para ponerla en marcha. Es habitual emplear este término para designar a una "persona que crea una empresa", o a alguien quien empieza un proyecto por su propio entusiasmo.
La palabra emprendedor deriva de la voz francesa “entrepreneur” que aparece a principios del siglo XVI para designar a los hombres relacionados con las expediciones militares. A principios del siglo XVIII los franceses extendieron el significado del término a otros aventureros como los constructores de puentes, caminos y los arquitectos. En sentido económico fue definida por primera vez por un escritor francés, Richard Cantillón en 1755 como el proceso de enfrentar la incertidumbre.
También se llama emprendedora a la persona que emprende por igual la creación de otros tipos de organización o instituciones no necesariamente comerciales, por ejemplo cívicas, sociales o políticas.
Algunas de las características personales de los emprendedores son las siguientes: capacidad de trabajo, objetivos claros, perseverancia, empuje, capacidad de innovación, atracción por los desafíos, creatividad, capacidad para gestionar riesgos, motivación, resolutividad, proactividad, etc...
Emprendedor es aquél que tiene capacidad de transformación y cambio. Y me parece que esto aplica no solamente a aquellos perfiles que son capaces de generar una empresa nueva, sino a aquellos que son capaces de aplicar transformaciones en donde estén.
Evidentemente el emprendedor requiere de una gran fuerza propia, una energía interna que lo movilice más allá del marco de referencia. Que no se crea que el emprendedor es exclusivamente aquel que tiene un nuevo emprendimiento propio, una nueva empresa, sino que es todo aquel que hace que... que toma la iniciativa de la transformación en el propio lugar donde esté.
(Wikipedia. La enciclopedia libre)
The Entrepreneur / Entrepreneurship:
The Entrepreneur
Entrepreneurs have many of the same character traits as leaders. Similarly to the early great man theories of leadership; however trait-based theories of entrepreneurship are increasingly being called into question. Entrepreneurs are often contrasted with managers and administrators who are said to be more methodical and less prone to risk-taking. Although such person-centric models of entrepreneurship have shown to be of questionable validity, a vast but clearly dated literature studying the entrepreneurial personality found that certain traits seem to be associated with entrepreneurs:
Entrepreneurship
Is the practice of starting new organizations, particularly new businesses generally in response to identified opportunities. Entrepreneurship is often a difficult undertaking, as a majority of new businesses fail. Entrepreneurial activities are substantially different depending on the type of organization that is being started. Entrepreneurship ranges in scale from solo projects (even involving the entrepreneur only part-time) to major undertakings creating many job opportunities. Many "high-profile" entrepreneurial ventures seek venture capital or angel funding in order to raise capital to build the business. Many kinds of organizations now exist to support would-be entrepreneurs, including specialized government agencies, business incubators, science parks, and some NGOs.
IKUSPEGI BATEN ALDE
«Lehenengo hau, non business focus, ondo ez bada egiten, nekez egingo da hemen business focus. Gaitasunik ez badugu gatazken konponbiderako, edo talde batean lana egiteko, edo talde bat kudeatzeko, edo proiektu bat komunikatzen ez badakigu, orduan...». Ikastolen Elkartea.
Nolabait, behartu dira elkarrizketatutako pertsona guztiak ikuspegi baten edo bestearen alde egiteko —non business focus ikuspegiaren alde edo business focus ikuspegiaren alde— hezkuntza ekintzailetza kontzeptuan oinarritzeko orduan. Esan daiteke pertsona elkarrizketatu guztiek non business focus ikuspegia hautatu dutela. Atal honen hasieran jarri diren hitzek garbi adierazten dutenez, elkarrizketatuen iritziz, ezinbestekoa da guztiz hasiera batean kultura ekintzailearen baloreak zeharka eta etengabe lantzea hurrengo urratsak eman baino lehen, eta etorkizunean enpresaren esparruan lan egitea.
«Elkar osatzen duten ikuspegiak dira. Baina seguruenik egokiagoa da lehenarekin hastea, gaitasunaren garapenarekin alegia: sormena, berritzaile izatea…». Ekintza ikastola.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jakintzaren eta Berrikuntzaren Sustapenerako Departamentuari egindako elkarrizketan oso metafora esanguratsua jaso zen, planteamendu horren berri ematen duena:
«Hasieran, non business focus erein behar dugu eta lurra prestatu, aurrerago “uzta biltzeko” edo zuzenean business focus ereiteko. Izan ere, zaila da hazia botatzea prestatu gabe dagoen lurrera. Hemen uste dugu lurra prestatu egin behar dela». Foru Aldundia.
Ikusten denez, erakunde horren iritziz, non business focus kontzeptuari eman behar zaio lehentasuna. Halaber, Foru Aldundiak apustu garbia egiten du ikuspegi hori Oinarrizko Hezkuntzan bertan aplika dadin. Izan ere, ez zaio egokia iruditzen baloreak DBHren amaieran edo unibertsitatearen esparruan ikastaroen bidez irakasten hastea:
«Business focus aplikatuz gero, teorikoki kultura ekintzailea ematen diogu lehendik ere garbi zeukanari enpresa bat sortu nahi zuela. Eta, jakina, modu horretara gaitasun edo trebetasun batzuk irakatsiko dizkiogu, baina kultura behintzat ez diogu emango». Foru Aldundia
Jakinarazi dutenaren arabera, gaur eguneko helburua oraindik «konbentzitu gabe» dauden pertsonengana iristea da. Bestela, jadanik konbentziturik daudenak konbentzitzen ariko ginateke. Eta behar duguna da gero eta jende gehiago egotea konbentziturik; izan ere, estatistika-datuek9 garbi erakusten digute beharrekoa dela ideia eta enpresa-proiektu gehiago sortzea. Bestela esanda:
«Une honetan ez dugu behar gehitze aritmetiko edo geometrikoa; berrikuntza disruntiboaren premia dugu, hausteko premia. Eta haustea ez da 80tik 83ra pasatzea. Gakoa ez dago portzentajeetan, balore absolutuetan baino. Hau da gure nahia: gero eta jende gehiago egotea irteera-parrilan». Foru Aldundia.
Gabezia ez da laguntzarik ez egotea, baizik eta pertsonek ekintzaileak izateko daukaten jarrera enpresa berriak sortzeko orduan. Hona ideia horren inguruko hitzak:
«Orduan, pertsona gehiago eduki nahi baditugu enpresa berriak sortzeko prest, aukera kopurua izugarri handitu behar dugu… Eta horretarako ez dugu business focus aplikatu behar, baizik eta non business focus». Foru Aldundia.
ARBUIOA
«Gertatzen da igual, Lehen Hezkuntzako ikuspuntutik, enpresa mundua oso urrun dagoela». Sarean.
Hurrengo atalari hasiera emateko jaso ditugun Sarean elkarteko ordezkariaren hitzetan, alderdi esanguratsu bat ikus daiteke, ekintzailetzak hezkuntza-sisteman eragin duen arbuioa ulertzen laguntzen duena: kontzeptu hori enpresaren esparruarekin lotzen da. Ikastolen Elkarteko ordezkariak garbi azaltzen du planteamendu horren kontrako iritzia:
«Gero oso argi ikusten dugu Lehen Hezkuntzan ez duela egon behar kapitulu berezi bat hori lantzeko, "goazen orain enpresa bat zer den aztertzera, goazen orain enpresa bat nola sor daitekeen ikustera, goazen orain enpresa batean lan egiteko behar ditugun ezaugarri horiek guztiak barneratzera". Gure ustez, lana askoz ere zabalagoa eta konplexuagoa da». Ikastolen Elkartea.
Sarean elkarteak gehiago zehazten du ekintzailetzak eragin dezakeen arbuioa, enpresaren munduarekin lotzen baita:
«Eskola bati saldu nahi baldin badiozu, adibidez, ze garrantzitsua den eskola ekintzailea… Eta esaten baldin badiozu interesa enpresa munduarekin lotuta dagoela, ba igual zenbait jendek atzera egingo du programa bera gehiegi aztertu gabe. Eta hori ez da egia, hemen dauden jarrerak eta lantzen ditugun kualitate guztiak ez dira enpresa mundurako bakarrik, baizik eta bizitzako edozein esparrutarako, zure bizitza aurrera eramateko behar-beharrezkoak diren kualitateak baitira. Eta hor dago arriskua, kontzeptu hori nola sartzen den edo nola zabaltzen den gizartean eta eskola munduan». Sarean.
Horregatik, haiek dioten bezala, oso garrantzitsua da kultura ekintzailea modu egokian aplikatzea, batetik azpimarratuz, batez ere, kultura ekintzaileak bultzatzen dituen baloreak positiboak direla neska-mutikoen bizitzaren esparru guztietan, eta bestetik enpresarekin duen lotura saihestuz. Kultura ekintzaileari tradizioan egotzi izan zaion enpresarekiko loturak, Gipuzkoako Berritzeguneen ordezkariaren iritziz, ondorengoa bezalako iritziak ekarri izan ditu berekin:
«Nola hasiko dira orain enpresak sortzen Oinarrizko Heziketan? Horixe bakarrik behar genuen!». Berritzeguneak.
Foru Aldundiari egin zaion elkarrizketan, pertsona elkarrizketatuek gogoeta egin zuten berek izan duten erantzukizunaz oztopo hori sortzeari dagokionez, baita oztopoa gainditzeko moduaz ere:
«Hezkuntza arloan behin baino gehiagotan huts egin dugu. Zailtasunak izan ditugu, arbuiatu egin gaituzte… Duela 3 urte, eskoletara joan eta proiektuarekin hasi ginenean, txapela hau jantzita eraman genuen: enpresa sortu behar zen, nola edo hala. Eta egia esateko, gure programa guztiek hori bilatzen zuten. Baina gero hezkuntza-zentroen diskurtsoarekin topo egin eta kontrasteak ikusten hasi ginen, eta horrek gauzak birplanteatzera eraman gintuen, eta bestela ulertu genituen business focus eta non business focus ikuspegiak. Eta horren ondorioz, estrategia aldatu dugu». Foru Aldundia.
Beraz, esan daiteke jarrera arbuiagarriak areagotu egin direla ez delako asmatu ekintzailetza hezkuntza-sistemara behar bezala hurbiltzen. Izan ere, ekintzailetza enpresak sortzearekin lotu izan da eta hori hutsegite handia izan da. Eta gaineratzen dute:
«Enpresaren txapela jantzita joan gara. Eta arbuiatu egin gaituzte. Eta non onartu gaituzte? Txapela ezagutu duten tokietan, Lanbide Heziketan alegia». Foru Aldundia.
Enpresaren munduak garrantzia duen hezkuntza-mailetan, Lanbide Heziketan adibidez, onartua izan da ekintzailetzaren inguruko diskurtsoa. Nolanahi ere, ekintzailetza kontzeptua Lanbide Heziketan enpresak sortzearekin lotzen bada, Lanbide Heziketako zentro batzuk ideia horren alde agertuko dira, baina litekeena da Lanbide Heziketatik kanpo dabiltzanen arbuioa eragitea. Sarean elkarteko ordezkariak horretaz dihardu:
«Orduan, gure ustez, askoz ere garrantzitsuagoa da lehenengo definizioa (non business focus). Baina hitz egiten baduzu Lanbide Heziketan diharduen batekin, horrek enpresa munduarekin erabat lotuta ikusiko du». Sarean.
Amaitzeko, Ikaslan elkarteak aipatu zuen beste alderdi bat nabarmendu nahi da, eragina izan baitezake ekintzailetza bultzatzeko orduan: enpresaren esparruak azken hamarkadetan erakutsi duen «irudi kaskarra». Ikaslanen iritziz, oztopo hori garrantzia galtzen ari da, baina:
«Nire ustez, hor bai eman dela aldaketa bat. Lehen enpresari izatea nahiko gaizki ikusita zegoen. Alde batetik, bazegoen inbidia puntu bat-edo; eta bestetik, lotu egiten zen enpresaria izatea zapaltzaile izatearekin. Gaur egunean ideia hori galdu da. Bai, orokorrean ikusten da enpresariak beharrezkoak direla. Zelako enpresariak... hori eztabaidagarria izango litzateke, baina onartzen da beharrezkoak direla». Ikaslan Elkartea.
HEZIKETA INTEGRALA
«Guk pertsonak hezi nahi ditugu, pertsona ahalik eta osatuenak hezi nahi ditugu, nahiz eta hori oso zaila den». Ikastolen Elkartea.
«Guk lortu nahi dugu, nolabait, oinarri batzuk sortzea pertsona horrek, hezkuntza-sistema arauzkotik ateratzen denean, tresna beharrekoak izan ditzan bizitzan ondo moldatzeko». BIHE.
Elkarrizketatu diren pertsonek, hezitzaileek esate baterako, oso garrantzizkotzat jotzen dute beren lanean heziketa integrala eskaintzea ikasleei, heziketa mota horrek aukera emango baitie eguneroko zereginerako lagungarriak diren gaitasunak eta ezaguerak eskuratzen. Eta perspektiba horren barruan kokatzen dute ekintzailetza. Hala baieztatzen dute Sarean elkartekoek:
«Honela enfokatu behar dugu: garrantzitsua da ikaslearen garapen integralerako. Ez enpresa mundurako, baizik eta ikaslearen garapenerako eta bere bizitzarako». Sarean.
Ikaslanen ere heziketa integralaren alde egiten dute, pertsona autonomoak sortzen baititu, datuak aztertu eta erabakiak hartzeko gai diren pertsonak alegia. Saiatzen dira beren elkartean pertsona kritikoak formatzen, helburuak markatu eta beren bide propioa eraikitzeko gai diren pertsonak. Gero, behin lortu dutenean gaitasun eta ezaguera batzuk modu integral batean lantzea, ikasleak berak aukera dezake enpresaren esparrura hurbiltzea. Baina hori ez da aukera bakarra:
«Aukera bat da, baina mundu guztiak ez du eraiki behar enpresa bat». Ikaslan Elkartea.
PROTAGONISTA IZATEA
«Etorri zitzaidan burura inportantea dela iniziatiba izatea, sortzaile izatea, garapenaren alde egotea. Azken batean, hori bizirik egotea da. Bizitza halakoa da». Ikaslan Elkartea.
Ekintzailea izatea lotuta dago zure proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista izatearekin. Ikerlan honetarako jaso diren iritzietatik ondoriozta dezakegu pertsona elkarrizketatuek erlazionatzen dutela pertsona ekintzailea pertsona dinamiko, autonomo eta ekimen handikoarekin. Hona hitz batzuk horren inguruan:
«…Eta ingelesez esaten diote ownership of your personal project. “Jabea izatea” oso hitz polita da, “ni naiz nire proiektu profesionalaren jabea”. Eta hor, nire ustez, ezinbesteko gauza dira azaltzen ditugun kualitateak, baloreak, enprendizaiarekin lotzen ditugunak: ekimena, sormena, taldean lan egiteko aukera hori... Izugarri inportantea iruditzen zait arriskuei aurre egitea eta akatsetatik ikastea». Berritzeguneak.
Pertsona bat protagonista dela esaten denean, adierazi nahi da bere bizitzaren agente aktiboa dela, gai dela interesatzen zaiona baloratzeko, bere ahalmenak ikusteko eta bere proiektua martxan jartzeko. Hala jakinarazi dute elkarrizketatutako pertsonetako batzuek, Gipuzkoako Berritzeguneetako ordezkariak besteak beste:
«Ekintzaile izatea lotuta dago aktore izatearekin. Kontua da zu, gazte hori, gauza izatea une jakin batean baloratzeko zein diren zure ezaguerak, zure ahalmenak, zure interesak, zure baloreak, eta horrela konturatuko zara zein diren zure gaitasunak. Eta honela definitzen dugu gaitasuna: nik ondo egiten dakidana egoera jakin batean. Eta horrek balio du formazio-ibilbide bat hautatzeko, zein proiektu profesional bat garatzeko orduan. Eta proiektu profesionala bizitza osoan irauten duen zerbait dinamikoa da. Orduan, hori dena egiteko, nik aktore izan behar dut, protagonista naizela sentitu behar dut». Berritzeguneak.
Pertsona elkarrizketatuen iritziz, gaitasun horiek ezinbestekoak dira gaur eguneko gizartera egokitzeko. Are gehiago, haien ustez, hor dago jakintzaren gizartearen gakoa. Foru Aldundiko pertsona batek gai horren inguruan esandako hitzak aukeratu dira:
«Zer da jakintzaren gizartea? Pertsonen protagonismo gero eta handiagoa bultzatzen duen gizartea da. Eta gizarte horretan funtsezkoak dira jakintzarekin erlazionaturiko pertsonak, jakintza hori transmititu eta aplikatu egiten baitute. Eta orduan esaten dugu: aizu, horrek esan nahi du pertsona dela garrantzia duena, eta pertsona hori, nolabait esateko, proaktiboa dela, hau da, pertsona ez da zain gelditzen den horietakoa, baizik eta proiektuak abiatzen dituena. Alegia, pertsona konplexuaren premian gara. Badago aipu bat John Stuart Mill-ena, niri izugarri gustatzen zaidana: “Nahiago dut Sokrates asebete gabea izan zerri asebetea baino”. Hau da, konplexutasuna kudeatu behar dugu. Baina, jakina, ezin diogu uko egin konplexutasun horri, konplexutasun horretan mugitzeko gai diren pertsonak behar ditugu». Foru Aldundia.
Bestalde, Ikaslan elkartean eta La Salle Berrozpe ikastetxean adierazi zuten protagonista izateak ez duela esan nahi enpresari izatea bakarrik. Joera nagusi horren aurrean defendatzen dute pertsona bat protagonista izan daitekeela lanpostu guztietan eta bizitzaren esparru guztietan:
«Ideala litzateke neska-mutilek enpresa bat sortzea, baina are hobea litzateke saltseroa izatea… Hau da, enpresa sortu nahi ez baduzu, momentuz kontratatu egingo zaituztelako nahi duzun tokian, gutxienez bizirik manten ezazu espiritu ekintzaile hori». La Salle Berrozpe.
«Nire ustez, inportantea da hori hasiera batetik lantzea: pertsona ekintzailea izatea, bultzatzailea, dinamikoa... Iruditzen zait agian gu horretara jotzen ari garela orain, mundu guztiak izan behar du enpresari txiki bat. Eta iruditzen zait gaur eguneko gizarteak behar dituela enpresariak eta enpresa txiki eta handiak, baina baita baseko jendea dinamikoa izatea ere». Ikaslan Elkartea.
HELBURUAK BILATZEA ETA EBALUATZEA
Hezkuntza-zentroek eta -elkarteek garbi adierazi dute zer helburu landu behar diren ekintzailetza bultzatzeko. Hiru ardatz eman zitzaizkien, aukera egin zezaten: lehena, garapen pertsonaletan oinarritua; bigarrena, enpresa munduaren ezagutzan oinarritua; eta hirugarrena, enpresa bat sortzeko behar den formazioan oinarritua. Hona hemen inkesta horren fruituak:
Garapen pertsonaletan oinarritutako helburuak —sormena, ekimena, arriskua onartzeko gaitasuna, erantzukizuna, independentzia…— espiritu ekintzailearen funtsa dira, eta Haur eta Lehen Hezkuntzan interesatzen dira batez ere. Eta gainera, helburu horiek balioetsi egiten dira, egokiak baitira gizartean bizitzeko premiazkoak diren giza gaitasunak garatzeko. Ikastolen Elkartearen hitzak esanguratsuak dira jarrera hori ulertzeko:
«Oso garrantzitsua da giza kualitate horiek garatzea, baina ez bakarrik enpresa bat sortzera goazelako, baizik eta pertsona bezala. Gizarte honetan ikasi behar dugu ekintzaileak izaten, bai gure ikasgelan, bai gure koadrilan, bai gure familian, bai gure lantokian, bai gure lantokitik kanpo ere. Ekintzaileak baldin bagara, parte hartuko dugu ekimen enpresarialetan, ekimen ludikoetan edo ekimen kulturaletan. Pertsona bakoitzak garatu dituen kualitateen kalitatearen arabera hartuko du parte auzo mailan, herri mailan edo ardurak edukiko ditu Euskal Herri mailan edo nazio edo estatu edo mundu mailan». Ikastolen Elkartea.
Sarean elkarteak zehazten du sormenaren, autonomiaren eta gainerako gaitasunen sustapenaren metodologia graduatu beharko litzatekeela adinaren arabera. Ikaslan elkartean, gainera, uste dute pertsona ekintzaileak lortzeko badagoela graduazio sekuentzial bat oinarrizko mailetatik hasi eta goi-mailetaraino:
«Bai, nik uste azken batean hori dela lehenengo pauso oinarrizkoa: pertsona ekintzaileak izatea. Nire ustez, hori oinarri-oinarritik landu daiteke. Ekintzailea izatea, nire iritziz, iniziatiba izatea da, sortzaile izatea, ardurak hartzea nolabait, arriskuak onartzea... Orduan, nire ustez, oso inportantea da hori txikitatik lantzea. Bigarren pausoa izango litzateke…». Ikaslan Elkartea.
Bigarren ardatzari dagokionez, helburua enpresa munduaren ezagutza txikitatik zabaltzea da. Enpresek zeregin funtsezkoa betetzen dute hazkunderako eta ongizaterako agente gisa, eta horren berri Bigarren Hezkuntzan eta goi-mailetan ematen da; izan ere, maila horietan dabiltzan ikasleak lan-mundutik gertu daude. Ildo horretatik, baten batek nabarmendu du, adibidez, ikasturtean egiten diren lan teknologiko eta zientifikoetan proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia aplikatzen dutela eta premia izaten dutela frogatzeko proiektu hori gizartean eta ekonomian egokitzeko modukoa dela. Galdera honi erantzun behar izaten diote: «inork erosiko luke produktu hau?». Eta zehaztasunak eman dituzte: gai hau ohikoa da Ekonomia edo Gizarte bezalako ikasgaietan, eta egoeraren edo inguruaren ikuspuntutik ikasten dira. Hona hemen zer dioen Sarean elkarteko ordezkariak:
«Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, gehienez ere, bisita bat egiten da enpresa batera, baina oso azaletik. Ez gara sartzen enpresaren munduan, helburua da enpresak ekonomian eta bizitzan duen garrantzia ikustea, lotura bat baitago. Baina oso gainetik lantzen den zerbait da. Jarduera bat da pixka bat ulertzeko enpresak nola funtzionatzen duen, enpresa mota desberdinak ikusteko, herrian daudenak ezagutzeko... Modu bat da gizartea ezagutzeko, jakiteko nolakoak diren gizartearen antolamendua eta funtzionamendua. Baina ez bereziki enpresa mundua ezagutzeko. Ikuspuntu orokorra da». Sarean.
Hirugarren ardatzean, enpresa bat sortzeko behar den formazioan oinarritutako helburuak aipatu ditugu. Horiek Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean bilatzen dira. Eta, neurri handi batean, programa jakin batzuei loturik ageri dira: Urrats Bat, EJE eta beste batzuk.
Amaitzeko, gehienen iritziz, helburu horiek kronologiaren arabera garatu behar dira, eta ibilbide hau proposatzen dute: lehenbizi, jarrerekin eta gaitasunekin erlazionaturiko helburuak lortu behar dira; aurrerago, enpresaren zeregina ezagutu behar da; eta azkenik, enpresak sortzeko trebetasunak eta erremintak jaso behar dira.
Ondoren, hezkuntza-zentroen eta -elkarteen gogoetak ematen dira helburu horiek zenbateraino lortu diren ebaluatzeko erabiltzen dituzten mekanismoei buruz. Ekintza ikastolak premia horren berri ematen du:
«Bizitza honetan, helburu batzuk lortu nahi badituzu, neurtu egin behar duzu lortzen ari zaren edo ez». Ekintza Ikastola.
Errazen neur daitekeen helburua, diotenez, enpresak sortzeko formazio espezifikoari dagokio. Adierazle kuantitatibo bat da, erraz egiazta daitekeena: sortu den enpresa kopurua. Hala jakinarazi dute Ikaslaneko eta Goierri Fundazioko ordezkariek. Are gehiago, Goierri Fundazioan uste dute ebaluatzeko modu bakarra emaitzak kuantifikatzea dela, eta horregatik, haien erronketako bat 2010. urterako 9 enpresa sortzea da Fundaziotik bertatik.
Bada beste adierazle xume bat, elkarteetan erabiltzen dena: ekintzailetza-programetan parte hartzen duten hezkuntza-zentro elkartuen kopurua eta haien ebaluazioa. Hori da Ikaslanen kasua.
Hala, erakunde horien iritziz, zailagoa da baloreak, jarrerak eta gaitasun ekintzaileak ebaluatzea. Dena dela, zailtasunak izan badituzte ere, Goierri Fundazioan eskala bat diseinatu dute ikasleen gaitasun ekintzailea neurtzeko. Hona eman duten azalpena:
«Guk hemen ikasleen balorazioa egiten dugu. Eta hortik nota bat ateratzen da gero. Ekintzailetzari dagokionez, nota bat jartzen diogu ikasleari, 1tik 10era doana: alderdi teknikoak, eta arauekin eta hobetzearekin zerikusia duten alderdiak. Eta ekintzailetzan denontzako tokia dago. Izan ere, alderdi teknikoak lotura dauka ikasleak lanean duen eraginkortasunarekin; arauen alderdiak, inplikazioarekin eta parte-hartzearekin; eta hobetzearen alderdiak, berrikuntzarekin eta abar. Orduan, balorazio horiek eginda, berehala ikusten da profil ekintzailea daukan edo ez. Hau da, guk nota bat jarri dugu 1etik 10era, nota hori gainditzen duena ekintzailea da edo intraekintzailea; eta gainerakoak ez». Goierri Fundazioa.
Gipuzkoako zentro askotan aplikatzen dira kanpoko ebaluazioak eta lehendik ezarritako adierazleak, eta haiei esker baloratzen da zer moduz funtzionatzen duten, eta gainera, behartu egiten dituzte zentroak ebaluatu eta jardun guztiak frogatzera, aitorpena lortu nahi badute behintzat: EFQM, urrezko eta zilarrezko Qa, ISO eta abar. Nolanahi ere, elkarrizketatutako zentro batzuek, Ekintza ikastolak esate baterako, aitortu dute proiektuetan oinarritutako jardueren ekintzailetza ebaluatzea gainditu gabeko irakasgaia dela haientzat:
«Badauzkagu baloreen gaiarekin lotutako adierazleak, esate baterako. Hori bai neurtzen dugula. Baina ez daukagu erremintarik ekintzailetza, berrikuntza edo sormena zuzenean neurtzeko; egia esan, ez dugu horrelakorik. Bueno, ba, hori da egin gabe daukagun gauzetako bat, eta gainera, nire ustez, egin beharrekoa da, puntu hori garatu behar ditugun jarduera estrategikoetan sartzen da». Ekintza Ikastola.
KONPETENTZIA: EZAGUEREN, TREBETASUNEN ETA JARREREN KONBINAZIOA
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak gomendio hau ematen dute “konpetentzia” definitzeko garaian: pertsona guztiek behar dituzten ezagueren, trebetasunen eta jarreren konbinazioa da; haren bidez, garapen pertsonala lortzen dute, baita hiritar aktiboak izatea, gizartean integratzea eta lan egiteko aukera ere10.
Zein dira «ekintzarako dugun gaitasuna areagotu» konpetentziari dagozkion «ezaguerak, trebetasunak eta jarrerak»?
Aurrean aipatutako Europako Parlamentuaren txostenaren arabera, badira beste ezaugarri batzuk konpetentzia honekin lotutako ezaguerekin, trebetasunekin eta jarrerekin zerikusia dutenak: proiektuen kudeaketa proaktiboa (gaitasun hauek eskatzen ditu: planifikazioa, antolamendua, kudeaketa, lidergoa, azterketa, komunikazioa…); lan egiteko gai izatea, bai bakarrik, bai elkarlanean talde baten barruan; ebaluatzeko gai izatea; eta arriskuak onartzea hala behar denean, besteak beste. Jarrera ekintzaileak ezaugarri hauek ditu: ekimena, proaktibitatea, independentzia eta berrikuntza, bai norberaren bizitzan, bai bizitza sozialean zein profesionalean. Eta erlazionaturik dago motibazioarekin eta ausardiarekin ere. Eta hauek dira ezinbesteko ezaguerak: dauden aukerak ikusteko gai izatea, kontziente izatea enpresen jarrera etikoaz, edo ekonomiaren funtzionamenduaren ildo nagusiak ulertzea11.
Ondoren ikus daiteke zer esan den elkarrizketetan jarrera, gaitasun eta ezaguera horien inguruan:
Ekimena eta sormena pertsona ekintzailearen jarrera oinarrizkoak dira. Berritzeguneetan, ikastoletan eta eskola publikoetan esaten da jarrera horiek modu integral batean landu eta garatu behar direla. Sormena, adibidez, musikarekin edo plastikarekin lotu izan da, eta konturatu dira beste edozein gairekin ere lotu beharko litzatekeela, nahiz gaur egun nekez aurki daitekeen zentro bat jarrera horiei lehentasuna ematen diena. Hitz hauek sormenaren garrantzia nabarmentzen dute:
«Sormena oso inportantea da; sormenik gabe nekez egingo ditugu enpresa berriak, edo nekez emango diegu erantzuna enpresa berri batean sor daitezkeen arazoei». Ikastolen Elkartea.
La Salle Berrozpe ikastetxean proposatu zuten ilusioa eta motibazioa ere azpimarratzeko. Izan ere, haien ustez, ezinbestekoa da jarrera horiek bultzatzea gainerako guztiak lortuko badira. Ondoren, Ikastolen Elkartearen gogoeta:
«Barruan zirikatzen zaituen zerbait sentitu behar duzu. Batzuetan problema larri bat jarriko zaizu aurrean; beste batzuetan, zuk zeuk sortuko duzu sorkuntzaren barrutik, modu endogeno batean esango genuke. Nahi bat egon behar du gure burua edo gure iniziatibak martxan jartzeko». Ikastolen Elkartea.
La Salle Berrozpe ikastetxearen eta BIHE elkartearen iritziz, irmotasuna eta pertseberantzia ere landu beharrekoak dira, eskoletan konpetentzia hau garatu nahi bada. Eta BIHEn azpimarratu dute autonomia ere ezinbestekoa dela, norberaren kudeaketak eskatzen duen erantzukizunarekin batera.
Ikaslan elkartearen ordezkariak gogorarazi zuen jarrera hauek Finlandian hezkuntza-sistema osoan lantzen direla:
«Finlandia gaur egunean modan dago. Suposatzen da hezkuntza sistema oso punteroa dutela. Eta orduan ikustera joan gara, eta konturatu gara garrantzi handia ematen dietela lan egiteko balore horiei: ardura, autonomia...». Ikaslan Elkartea.
a) Planifikazioa, antolamendua, kudeaketa, lidergoa eta delegatzen jakitea, azterketa, komunikazioa, informazio-saioak egitea, ebaluazioa eta erregistroa.
Hezkuntza-elkarteek proiektuetan oinarritutako ikaskuntza edo arazoetan oinarritutakoa aipatzen dute gaitasun hauen garapena azpimarratzeko edo haien praktika aldarrikatzeko. Elkarteek dioten bezala, proiektuak lantzen direnean, pauso jakin batzuk eman behar dira aurrera egiteko, eta pauso horiek ezin dira modu kaotiko batean eman. Proiektuetan, planifikatu beharra dago, antolatu, kudeatu eta erantzukizunak onartu. Metodologia honek aukera ematen du gaitasun horiek guztiak garatzeko, bai Haur Hezkuntzan, bai Batxilergoan edo Formazio Zikloetan.
«Oso inportantea da problema definitzea, horren azterketa egitea, informazioa bilatzea, plangintza bat egitea, pauso diferenteak diseinatzea, antolatzea horretarako behar diren ekipoak edo giza baliabideak, lidergo bat edukitzea eta etengabeko komunikazioa egotea proiektuaren hasieratik bukaeraraino». Ikastolen Elkartea.
b) Lan egiteko gai izatea, bai bakarrik, bai elkarlanean talde baten barruan.
Talde-lana funtsezkoa da, ez bakarrik enpresaren esparruan, baizik eta bizitzaren gainerako arlo guztietan. Hori ikas daiteke eta ikasi egin behar da. Garrantzitsua da talde- edo komunitate-espiritua sortzea. Balore ezinbestekoa da enpresak sortzeko. Baieztapen hauek garbi uzten dute gaitasun honen inguruko iritzi orokorra.
Talde-lana txiki-txikitatik lantzen da, eta hezkuntza-zentro batzuetan horren aldeko apustu sendoa egiten dute.
Talde-lanarekin zerikusia duen beste gaitasun bat negoziatzen ikastea da, baita gatazkak konpontzea ere. Azken batean, elkarbizitzarako ikaskuntza da eta harremana dauka norberaren izaerarekin, besteekiko errespetuarekin eta gatazka sozialak konpontzeko elkarlanarekin. Hezkuntza-sisteman etengabe lantzen diren trebetasunak dira.
«Proiektu bat garatzen denean ere lantzen dira gaitasun horiek. Izan ere, lan-talde batean ari baldin bazara, taldearekin adostu behar duzu fruitua eta lan eta proiektu horren antolamendua. Adosten ez baldin baduzu, negoziatzen ez baduzu, azkenean ez dituzu lortuko emaitzak eta helburuak». Ekintza Ikastola.
c) Ebaluatzeko gai izatea; eta arriskuak onartzea hala behar denean.
Egin diren elkarrizketa gehienetan, behin eta berriro errepikatu da ekintzailea izateak harremana duela arrisku jakin batzuk onartzearekin:
«Ideia bat errealitate bihurtu, eta gainera arrisku batzuk onartuta». Goierri Fundazioa.
Arriskuaren ideia horren garrantzia handiagoa da enpresa bat sortzeko asmoa gerturatu ahala. Hau da, Lanbide Heziketan askoz ere gehiago hartzen da kontuan alderdi hau eta haren zailtasunak:
«Nire ustez, jendeari beldurra ematen dio arriskua hartzeko momentu horrek, gaitasun horrek. Eta, noski, arriskua lotuta dago ardurarekin ere. Nik hor ikusten dut arazoa. Ba, igual, errazagoa da sormena izatea, arriskua hartzea baino». Ikaslan Elkartea.
Goierri Fundazioan, esate baterako, izugarrizko garrantzia eman zioten arriskuak onartzeko gaitasunari, askoz ere handiagoa sormenari edo berrikuntzari baino, betiere ekintzailetza kontuan hartuz.
«Bai, ze askotan ekintzailea izateko ez duzu zertan izanik sormen handikoa edo berritzailea. Gehiago da prest egotea arriskuak onartzeko. Gero, zorte pixka bat eduki behar da eta momentuarekin asmatzea». Goierri Fundazioa.
AICE-IZEAn ikusarazi nahi izan dute harreman handia dagoela inbertitu behar den diruaren eta arriskuaren artean, eta kontuan hartu behar da gainera normalean gurasoei eskatzen zaiela diru hori arriskuan jartzeko. Muga horrek asko baldintzatzen du enpresa bat sortzeko interesa:
«Arriskuek uxatu egiten dute jendea, erakarri beharrean. Zailagoa da jendea konbentzitzea traba hori kontuan edukita». AICE-IZEA.
Alfabeto honen aurreko atalean esan denez, eduki horiek gizarte zientzietan irakasten dira. Ekonomiaren kontzeptu zabalari dagozkio. Garrantzia ematen zaio ekonomiaren mekanismoak ezagutzeari: esparruak, komertzioa eta haren arauak… Bestalde, ezinbestekoa da enpresaren etikari eta enpresak duen erantzukizun sozialari buruzko ezaguerak edukitzea ere.
Dena dela, argudio hau ere entzun daiteke inoiz enpresa bat sortzeari buruz hitz egiten denean:
«Jakina, zenbat eta gehiago jakin, hobe. Baina horrek ez du esan nahi beharrezkoa denik. Zeren, askotan, gauzak ateratzen dira ekonomiaz ideiarik ere izan gabe. Ateratzen dira oso ondo jakin gabe zergatik, ezta? Baina, tira, beharrezkoa da». Goierri Fundazioa.
APUSTUA ETORKIZUNAREN ALDE
«Ekintzaileak ez diren pertsonak hezten baditugu, zalantzarik ez, lortzen dugun gizartea ez da izango ekintzailez eratutakoa». Ikastolen Elkartea.
Ikastolen Elkarteko ordezkariaren hitz horiek garbi adierazten dute kultura ekintzaileak garrantzi handia duela gizarte-eredu baten diseinuan. Aipuan irakur daitekeenez, gizarte bat ez da berdina izango pertsona ekintzailez edo ez-ekintzailez osatuta badago.
Halaber, gizarte-azterketan adituak diren ahots batzuek, Manuel Castells-ek esate baterako, aldarrikatzen dute badagoela ekonomia berri bat, lan-produktibitatearen igoeran eta berrikuntzaren ondorioz lehiakorragoak diren enpresetan oinarritua. Berrikuntza hori, aldi berean, hiru faktoretan oinarritzen da: ezaguera berriak sortzea zientzian, teknologian eta kudeaketan; eskura izatea lanpostu autoprogramatuak eta heziketa-maila altukoak; eta pertsona ekintzaileak egotea, gai direnak proiektu berritzaileak transformatzeko enpresa berritzaileetan edo egintza ekintzaileak burutzeko.
Foro Aldundian ere nabarmendu dute oso garrantzitsua dela gizartearentzat ekintzailea izatea eta gaitasuna edukitzea jakintzaren gizarteak dakartzan erronka ekonomikoei eta sozialei aurre egiteko:
«Proiektu hau oso garrantzitsua da. Guk pentsamendu edo hipotesi honekin lan egiten dugu: jakintzaren gizartea sustatu nahi dugu. Eszenatoki berri batean sartzen ari gara eta guk ere geure egiten dugu Europako pentsamendua: ekonomia garatua, berritzailea, kohesionatua eta abar izan nahi dugu. Onartu egiten dugu hori, eta jakintzaren gizartea deitzen diogu, funtsezkoa dena azken ikusmoldean». Foru Aldundia.
Jakintzaren gizarteak planteatzen dituen eszenatoki berri hauetara arazorik gabe moldatzeko, ezinbestekoa da, Foru Aldundiaren iritziz, pertsonek garatuak izatea gaitasun batzuk, maniobrak egiteko aukera ematen dietenak:
«Eta horrek harremana dauka bizitza osoan ematen den etengabeko ikaskuntzarekin. Egoera horretan, espero ez diren eszenatoki berriak agertzen dira, eta erabakiak hartzera bultzatzen dute pertsona. Zer da hori? Ekitea. Eta ekitea da pertsona gai izatea eta gogoa edukitzea “ustekabeko” eszenatokietan mugitzeko, eta konplexutasun hori kudeatzeko. Hori da ekitea. Eta horregatik sinesten dugu ekintzaile izatearen garrantzian». Foru Aldundia.
Kontuan hartzen badugu Interneten abiaduran mugitzen den gizarte batean bizi garela eta ikaskuntza-prozesuan eskuratzen dugun informazio gehiena zaharkiturik geratuko dela urte gutxiren buruan, ikaskuntza-prozesu horren ezaugarri funtsezkoenak, alde batetik, ikasten ikastea da, eta bestetik, gaitasuna edukitzea informazioa jakintza bihurtzeko. Errealitate horrek ondorio garbia du: hezkuntza-sistemak zeregin itzela dauka, bai formazioak irauten duen urteetan, bai bizitza osoan ematen den ikaskuntza etengabean.
ENPLEGU BETEA
«Korrontez kontra ari gara igeri egiten». Goierri Fundazioa.
Sektore askotan (erakundeak, formazio-zentroak…) garrantzi handia ematen bazaio ere ekintzaile izateari, askotan eskakizun horrek ez du erantzun egokirik aurkitzen gazte jendearen artean. Goierri eskualdeko kasua adibide garbia izan daiteke ideia hori ulertzeko. Goierrin, enpresa oso handiak daude (CAF, Irizar, AMPO, Orkli, Indar…) eta langile-eskaria etengabea da. 2007ko lehen hiruhilekoaren12langabezi tasa % 5,57koa da Goierrin, eta Gipuzkoan, berriz, % 2,7koa. Besteren kontura lan egiteko eskaria handia denez, gazteek ez dute erabakitzen beste bide batzuetan sartzea, eta enpresa horietan geratzen dira. Gainera, lan-munduratzearen tasa oso altua da Lanbide Heziketan.13
«Egoera, zorionez —ez dakit zenbateraino den “zorionez”, baina tira— ona da enplegu soila nahi duenarentzat. Zerrenda bat egingo bagenu, eta alde batean jarriko bagenitu enpresa handietan lan egin nahi dutenak, eta beste aldean jarduera ekintzaileak abiatu nahi dituztenak, oso-oso desorekatua aterako litzaiguke. Alegia, korrontez kontra ari garela igeri egiten. Kontua ez da ekintzailetzak fama ona edo txarra izatea, baina ez da bultzatu, ez da baloratu, jendeak ez du modu horretara pentsatzen. Eskolara datorrenean edo moduluren bat egin behar duenean, ez du pentsatzen agian aukera izango duela negozio bat muntatzeko, pentsatzen du CAFen, edo ORKLIn, edo IRIZARren… hasiko dela lanean. Helburu horrekin dator». Goierri Fundazioa.
Ekimen falta hori ez da bakarrik ematen Goierri eskualdean. Esan daiteke oso jarrera orokorra dela. La Salle Berrozpen adierazi zuten ikastetxean diharduen jende gehienak nahiago duela beste norbaitek kontratatzea, erosoagoa baita. Horregatik uste dute oso beharrezkoa dela sentsibilizazio-lan bat egitea ekintzailetzak duen garrantziaren inguruan, horren baitan baitago neurri handi batean herrialdearen etorkizun ekonomikoa.
«Nik beti hitz egiten diet horretaz ikasleei, bigarren zikloan esate baterako. Eta hau erantzuten didate: “Ez, ez, ni kontratatu egingo naute”, “Niri ez zait bururatu ere egiten enpresa bat muntatzea”… Orduan, zer gertatzen da? Gure aitonak izan direla lehen ekintzaileak, ez zekiten ezer, baina lan egiteko gogoa zuten. Tailerrak sortu zituzten, eta denborarekin handitu egin dira. Eta orain gure gazteak ez daude prest, jaso dute jadanik jaso beharrekoa… Hemen zerbait gehiago egin behar da. Nire ustez, hil edo biziko kontua da». La Salle Berrozpe.
Ikaslan (Goierri) elkarteko arduradunak kontziente dira handicap handia dutela kultura ekintzailea zabaltzeko ikasleen artean. Hori dela eta, aldaketa batzuk egiten ari dira funtzionamendu aldetik, ekintzailetzaren “txinpart” hori pizteko.
«Merkatuaren egoera ikusita, eskolatik ateratzen diren gehienek “nahiko erraz” aurkitzen dute lana. Orduan, ez dago ekintzaile izan beharrik lanpostu bat bilatzeko. Inertzia hori hausteko, hemen, eskura ditugun baliabideak erabili eta lortu dugu Ikaslanen filosofia pixka bat aldatzea: orain saiatzen gara ikasleengan espiritu ekintzaile hori txertatzen, ekimena izan dezaten. Txinpart hori pixka bat galduta zegoen». Goierri Fundazioa.
“Txinpart” hori ezinbestekoa da, bestalde; izan ere, enplegu-eredu tradizionalak (lanpostu bakarra, finkoa, lanaldi osokoa, enpresa kontratatzaileak ordaindua…) gero eta gutxiago sustatzen dira, eta joera nagusia beste ildo horretatik doa, bai Amerikako Estatu Batuetan, bai Europan.
ENPLEGAGARRITASUNA ETA LANAREN ETORKIZUNA
AICE-IZEAren ordezkariari egin zitzaion elkarrizketan, adierazi zuen bere helburua ikasleen lan-aukerak ahalik eta gehien zabaltzea dela, enplegua kolokan eduki ez dezaten. Aukera horietako bat nork bere enpresa sortzea da, alegia, autoenplegua sortzea. Ekintza ikastolan uste dute, gaur eguneko egoera ekonomikoari erreparaturik, autoenplegua izan daitekeela etorkizunaren gakoetako bat.
«Gu saiatzen gara gure ikasleei aukera anitzagoak edo aberasgarriagoak ematen. Eta, orduan, pixka bat beste aukera bat ematearren, saiatzen gara gutxienez aztertzen zenbateraino komeni zaien enpresa bat sortzea. Eta orduan, guretzat da beste aukera bat ematea. Eta gero nahiago badute beste norbaiten aginduen menpe ibili, ba orduan ondo. Baina beti aukera eman behar zaie beldur hori kentzeko». AICE-IZEA.
Lan autonomoa gero eta gehiago hazten ari da, eta horrek ikusarazten du denborarekin orokortu egingo dela, eta asko hitz egin da horri buruz. Esan daiteke norberak kudeatutako lanak gero eta garrantzi handiagoa duela ekonomian; izan ere, lortzeko, prozesatzeko eta informazioa erabiltzeko gaitasunaren baitan dago. Ekonomiak ezin dezake funtzionatu langile egokiak ez baditu informazioa antolatzeko, eta informazio hori ezaguera zehatz bihurtu eta lanera egokitzeko.
Horren ondorioz, aldaketa sakonak gertatu dira langilearen profilean. Orain lan-talde kualifikatu, malgu eta autonomoen premia daukagu. Aurreikusteko moduko karrera profesionalaren ideia desagertzen ari da enpresaren esparrutik. Ikaslan Elkartean lanean ari dira ikasleak merkatuaren eskaera horretara egokitu daitezen:
«Gaur egun, enpresa munduak perfil bat eskatzen dio langileari. Lehen zen: nahi dut pertsona bat egoteko makina batean, pun, pun, pun..., bere bizitza osoan, lan berdina egiten. Eta orain, bilatzen dute justu kontrakoa. Enpresari bati interesatzen zaio ipintzea pertsona bat, lan batetik bestera ibiltzeko modukoa: gaur hau egin eta bihar hasi beste horrekin. Eta hori eskatzen dute. Lehen ez. Lehen hau nahi zuten: makina batean jarriko dugu eta 20 urte pun, pun, pun, gauza bera. Gaur egun, berriz, behar izanez gero, aldatzeko gaitasuna duen langilea nahi dute». Ikaslan Elkartea.
Lan mota honek heziketa-maila handia eta ekimenak burutzeko gaitasuna eskatzen ditu. Enpresak langileen autonomiaren kalitatearen eta kualitatearen baitan daude gero eta gehiago. Langileek gai izan behar dute beren trebetasunak, ezaguera eta pentsamoldea birziklatzeko; izan ere, negozioen inguruneak eskatzen dituen lanak eboluzionatzen ari dira etengabe. Baina hezkuntza-modu jakin bat behar da nork bere lana antolatzeko. BIHEn ildo horretatik ari dira lanean:
«Enpleguaren gaiak zerikusi handia dauka ikasleengan —pertsona gisa gara daitezen— proiektatu nahi ditugun konpetentziekin. Enpresaren munduan garapen pertsonala eskakizun handia da: goitik beherako pertsonak izan daitezela, jakin dezatela lan egiten, parte hartzen, errespetatzen… Hori balore handia da. Gero, hor dago konpetentzien gaia ere, har ditzatela bizitzarako gaitasunak, eta horien artean, zalantzarik gabe, ezaguera aplikagarriarekin zerikusia duen guztia dago. Formazioaren ardatza, 16 urte bete arte, bi oinarri horien gainean eraiki behar da: espiritu ekintzailea eta enplegagarritasuna». BIHE.
Enpresak berak ere Lanbide Heziketako zentroetara hurbiltzen dira langile “intraekintzaileak” bilatzera, hau da, langileak gai izan behar du ekintzailea izateko lehendik funtzionatzen duen enpresa batean. Horregatik, Goierri Fundazioan hasita daude heziketa-planteamendu berriekin lanean: ekintzailetzarako eta intraekintzailetzarako gaitasunak eta baloreak zabaltzen dituzte, bi alderdiak lantzen dituzte: ekintzailea eta intraekintzailea. Jarrera-aldaketa da, eta AICE-IZEAk horren berri ematen du:
«Azkenean, baita “intra-emprendizaje” deitzen dena ere. Eta iradokizunak ere entzuten dizkiegu. Orduan, lehen beti esaten ziguten ikasleen jarrera oso “reaktiboa” zela eta pixka bat “proaktiboagoa” izan behar zuela. Eta horregatik lantzen ditugu, hezkuntza teknikoaz gainera, jarreren inguruko gauzak ere». AICE-IZEA.
GIRO EROSOA
Ikerlan honetan, jende askok adierazi du ingurune soziala, familiak alegia, ekintzailetzaren kontrako baloreak bultzatzen ari direla: pasibotasuna, mendekotasuna… Diotenez, gazteei erosotasunaren ideia transmititzen zaie; nahi duten guztia (telefono mugikorra, bidaiak…) lortzen baitute gehiegi saiatu behar izan gabe. Jarrera hori gazteen bizitzako esparru guztietan ikusten da. Hona zer dioten horren inguruan La Salle Berrozpe ikastetxeak eta Ikaslan elkarteak, adibidez:
«Etxeetan ere nire ustez aldatu da: umeak oso babestuta daude. Babestuta daude ia 20 urte arte. Orduan, noski, alde batetik ari gara jorratzen edo pentsatzen ekintzaile izan behar dela, ez dakit zer izan behar dela... Baina beste aldetik haien bizitzak justu kontrako bidea hartuta du, orduan...». Ikaslan Elkartea.
«Nire ustez, ez dugu asmatu. Gauza gehiegi eman dizkiegu. Nik uste dut irakatsi diegula gauza mordoa lor daitekeela ezertxo ere egin gabe». La Salle Berrozpe.
BIHEren ordezkariaren iritziz, hezkuntzan garrantzi handiagoa eman zaie elkarbizitza bezalako baloreei eta, ondorioz, ez da nahikoa landu gazteak kritikoak izatea. Haren ustez, gatazka soziala saihestu nahi izan da, eta azkenean hiritar otzanak eta erosoak hezi ditugu:
«Hezkuntza-sistemak larritasun asko arindu ditu, mundu guztiarengana iritsi da, eta proiektatu du, ez dakit, adiskidetze moduko bat gizarte-ereduekiko. Sistematik alde egin nahi duten iraultzaile kritikoak gero eta gutxiago dira. Elkarbizitza baloratzen dugu, sentikorrak gara elkarbizitzarekin zerikusia duen guztiarekin: errespetua eta tradizio handiko baloreak. Eta horrek ekarri digu gazteak otzanagoak izatea, erosoagoak. Diseinuko hiritarrak sortu ditugu». BIHE.
La Salle Berrozpe ikastetxean, konturatu dira denborak aurrera egin ahala espiritu kritikoa gutxitu egin dela. Ikasleak lehen mugitu egiten ziren, eta orain ez dira ia mugitzen:
«Hori egia da. Espiritu kritikorik behintzat ez daukate. Agian, pasibo bihurtu ditugu, eta gauzak diren bezala onartzen dituzte». La Salle Berrozpe.
Ikaslanen, jabetu dira autonomiarekin ere gauza bera gertatu dela. Hau da, haien ustez, ikasleak gero eta mendekoagoak dira:
«Bai, teorikoki, orain ailegatzen diren ikasleek jorratuta izan behar dituzte lan egiteko erak, autonomia... Teorikoki, horretara bideratu da hezkuntza azken urteetan. Eta, nire iritziz, guztiz kontrakoa da. Autonomia falta izugarria dute, besteen menpe daude beti, beti babes bila... Orduan, nik espero dut oraingo ekintza hauekin horri buelta ematea». Ikaslan Elkartea.
Arriskua izugarria da. Erreakzionatu beharra dago, haien hitzetan. Izan ere, inbertsio sozialaren eta pertsonalaren gabezia dela eta, gizaki batek ez badauka inolako trebetasunik, edo gaitasunik ez badauka bere trebezia profesionalak berritzeko, eta mugatzen baldin bada zuzendaritzak agintzen dizkion lanak egitera, lanpostu hori makinek har dezakete, edo munduko edozein tokitan egin daiteke.
HEZKUNTZA-SISTEMA
Eremu horretan erein behar da. Lortu behar duzu ikasleek entzutea, eta hala kutsatu egingo dira pixkanaka». La Salle Berrozpe.
Ekintzailetzaren kultura hezkuntza-sisteman txertatu eta lur emankorrak detektatzeko asmotan, aztertu dute zein diren asmo on horiek oztopatzen dituzten “harriak”. Bost talde hauetan bil daitezke: axolagabekeria, beldurra, asperdura, ezjakintasuna eta arauari men egitea. Segidan haien deskribapena:
Hasteko, elkarrizketatu diren elkarteek hezkuntza-sistemaren sektore bat aipatu dute, inolako interesa erakusten ez duena ekintzailetzarekiko. Hona zer dioen elkarteetako batek:
«Badago jendea honetan parte hartzen ez duena, baina jende horrek ez du ezertan parte hartzen». AICE-IZEA.
Ikaslanen eta La Salle Berrozpen, argitu zuten irakasleen artean ere badagoela gaur eguneko egoeran eroso sentitzen denik. Eta gaineratu zuten talde honi beldurra ematen diola aldaketak eta, beraz, zaila zaiola gauza berriei bide egitea.
Gainera, behin eta berriro errepikatu dute helburua dela eskolak —bertan formatzen baitira etorkizuneko pertsona helduak— mota guztietako ekimenak egiteko erabiltzea: produktuak saltzeko zein bide-hezkuntzako, elkarbizitzako, kontsumoko edo beste edozein arlotako programak bideratzeko.
«Eta egia da gainezka gaudela. Asmatu behar da era integratu batean egiten, eta hori oso zaila da». Sarean.
Laugarren, ezinbestekotzat jotzen da irakasleak formatzea espiritu ekintzailea gara dezaketen baloreetan eta metodologietan; izan ere, garbi dago borondatea ez dela nahikoa. Baina denbora falta arazo nabarmena omen da ikastaroetara joateko, eta gainera noizean behin ikastaroren bat ematearekin ez zaio arazoari modu sakon batean aurre egiten, adabakiak besterik ez dira.
Elkarteen iritziz, bada azken arrazoi bat, kultura ekintzailearen zabaltzea eragozten duena: irakasleek lehentasuna ematen diote programa ofizialari. Horrek esan nahi du, elkarteen ustez, ekimen berriak ez badatoz bat programarekin, albo batera uzten direla. Egoera honen aurrean, uste dute “ekintzarako dugun gaitasuna areagotu” konpetentzia curriculumean sartzen den unean hasiko direla zentroetan konpetentzia hori aintzakotzat hartzen eta orduan denbora gehiago eskainiko zaiola. Itxaropen-kantuak.
OPTIMIZATU: NOIZ? NOLA?
Kultura ekintzailea zabaltzeko gakoetako bat erabiltzen diren baliabideak optimizatzea da. BIHE elkartearen ordezkariak adierazi zuenez, egindako lanari ahalik eta etekin gehien atera nahi bazaio, ezinbestekoa da lan hori zabaltzea. Beste elkarte batzuetan ere sentikortasun handia dago gai honekiko. Sarean elkartean, gainera, prest agertu ziren kultura ekintzailea bultzatzen duten materialak zabaltzen laguntzeko. Baina ñabardura bat egin zuten: komenigarria litzateke material horiek autonomia erkidego osoan partekatzea, beti ere emaitzak optimizatzeko asmoz. Hona nola argudiatu zuten beren proposamena:
«Ikusten dugu hau Gipuzkoara bakarrik mugatzen dela, Diputazioak interes berezia duelako. Eta hau interesgarria izango litzateke gutxienez hiru lurraldeetan zabaltzea. Koordinazioa egon behar luke, ze bestela gainontzekoek esango dute: “Hori zortea gipuzkoarrek dutena!”. Eta gero Bizkaikoek beste zerbait egingo dute. Hobe litzateke hori dena bildu eta koordinatzea, ahal bada behintzat. Nik ez dakit zer nolako funtzionamendua duten, baina bueno». Sarean.
Koordinazioa aipatu da aurreko aipuan, eta horixe izango da, hain zuzen ere, gure alfabetoaren hurrengo letrak aztertuko duen auzia.
KOORDINAZIOA
«Normalean, bat ez dago isolatua irla batean, beti egoten da gauza arraroak edo desberdinak egiten dituen jendea». La Salle Berrozpe.
Kultura ekintzailean parte hartzen duten agenteen arteko koordinazioa oraindik ere erronka handia da. Hurrengo aipuan ikus daitezke Sarean elkarteko ordezkariak Foro Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren arteko koordinazioaz esandako hitzak:
«Ba, zubi-lana egin daiteke berritzegunekoekin batera edo ez dakit nik... Aztertzeko prest gaude, ikusteko zein bide diren egokienak eta nola atera daitekeen harremana. Eta gero beste gauza bat da, eta gu prest gaude horretan laguntzeko, Hezkuntza saila eta Diputazioa koordinatzea. Ze, badirudi hor badagoela loturaren bat». Sarean.
La Salle Berrozpe ikastetxeak azaldu zuen nola ikusten den kontu hori kanpotik: arazoa kanpotik ikusten duten gehienek uste dute espiritu ekintzailea bultzatzen duten agenteek ez dutela talde-lanik egiten. Erakundeek erakusten duten irudia gehiago da baliabide bera lortzeko lehian aritzea: udalek, diputazioek, gobernuek, garapen-agentziek eta bestelako erakunde publiko zein pribatuek eskaintza bertsuetan parte hartzen dute, izan auto-enplegurako asmoa, izan enplegu edo ekintzailetzarako asmoa.
Baina koordinatzea ez da batere erraza. Ohitura hori ez dago sustraitua gure artean. La Salle Berrozpen jakinarazi dutenez, hezkuntza-zentroak koordinatzea planteatzen denean ere, arazoak sortzen dira. Ikastetxe honen eskarmentuaren arabera, Sormen-Crea proiektua bideratzeko, adibidez —zaharragoa denez, sustraituago baitago—, lortu da lan-taldeak eratzea; baina proiektu berriagoetan, PBLn14 esate baterako, zailtasun handiak topatu dituzte. Ahaleginak egin omen zituzten koordinazio-saio sistematizatuak egiteko programa hau lantzen ari diren zentroekin:
«PBL proiektuak, adibidez, badu lan-talde bat. Irakasleak, duela pare bat hilabete, bilera batera deitu zituen PBL lantzen hasita zeuden zentroak, materiala, eta batez ere esperientziak, elkarri trukatzeko. Eta hau kontatu zidan: “Gehienek ez zidaten erantzun, bik baino ez zuten erantzun. Orduan, ez dakit zein den arazoa, baliteke pertsona egokiarengana jo ez izana, edo bestela ez dute lehiatzen hasi nahi”. Luze gabe, beste bilera batera deitu beharko ditu, ze gaur egun 4 zentro gutxienez ari gara PBL lantzen». La Salle Berrozpe.
Pertsona elkarrizketatuak aldarrikatzen du talde-lanaren bidez aukera dagoela besteengandik ikasi eta nork bere planteamenduak hobetzeko. Baina, haren iritziz, bada arrazoi bat hezkuntza-zentroek beren esperientziak partekatu nahi ez izateko, hain zuzen ere erakundeek ere aipatzen duten arrazoi berbera: oso ikasle gutxik egiten dute eskaera hori:
«Bai, ikasi egiten dugu. Eta gainera, nik proiektu bat baldin badaukat diseinatua eta zu Gasteizen baldin bazaude, ba ez zait inporta nire materiala pasatzea, zuk zurea pasatzen baldin badidazu. Beste gauza bat da ni Andoainen egotea eta administrazioa eta finantzak gaia jorratzea, eta zu Lasarten aritzea gai bera ematen. Jakina, hor lehia dago, ze ikasle gutxi daudenez, borroka egin behar dugu jendea erakartzeko. Baina hori beste gai bat da». La Salle Berrozpe.
Dena dela, oztopo horiek guztiak gorabehera, BIHE elkarteko ordezkariaren hitzen arabera, erakundeak konturatzen ari dira oso garrantzitsua dela sarean lan egitea eta lan horrek onura handiak ekar ditzakeela:
«Guk sare bat daukagu lanak partekatzeko. Hori gero eta hobeto antolatua dago. Nire ustez, instituzioak sentikorrak dira, bueno Diputazioa kasu bat da, baina udal batzuk eta Hezkuntza saila bera oso sentsibilizatua daude gai horrekin; konturatu dira balio erantsia dela gu gai izatea sare bat partekatzeko hezkuntza-gaietan eta proposamen idatziak egin eta adosteko». BIHE.
SAREAK
Zenbateraino bultzatzen da hezkuntza-zentroek harremanak izan ditzaten ingurune ekonomiko, sozial eta enpresarialarekin? Zer ekimen daude?
Elkarrizketa guztiak aztertu ondoren, esan daiteke Lanbide Heziketako zentroak eta elkarteak direla ingurune ekonomiko eta enpresarialarekin harreman handiena dutenak. Gainerakoek oso harreman mugatua dute. AICE-IZEAk, Ikaslan Elkarteak eta Hetel Elkarteak nabarmendu dute harreman estua dutela enpresaren munduarekin; are gehiago, harreman zuzena bilatzen omen dute. Adibidez, harremanak hasteko, bisitak egiten dituzte ikasleekin enpresetara; aurrerago, harremanak estutu egiten dira praktiken bidez; eta azkenik, elkarte hauek bitartekari-lana ere egiten dute enpresek ikasleak kontrata ditzaten.
«Bueno, guk atal hau nahiko landuta daukagu. Guk, Lanbide Heziketan ari garenez, harreman handia daukagu enpresekin. Oso garbi daukagu zein den gure helburua: hemendik pasatzen diren ikasleak lan mundura joatea. Eta bi bide daude lan mundura joateko: langile moduan edo enpresari moduan. Orduan, biak jorratzen ditugu. Administrazio barruko sareak sortzen ahalegintzen gara, eta departamendu arteko lankidetza bultzatzen, industriarekin, hezkuntzarekin... Bai, Ikaslanen helburuetariko bat horixe da, zubia izatea ikastetxeen eta erakundeen artean. Eta horretan lan egiten dugu». Ikaslan Elkartea.
Gainera, elkarte mailan ere lankidetza-sareak dituzte Adegi eta Confebask enpresari-elkarteekin, merkataritza-ganberekin, sindikatuekin...
«Bai, gu Adegin gaude. Lehen bageunden Confebasken ere, baina atera egin ginen. Dena dela, harremana daukagu haiekin. Adibidez, Lanbide Heziketako praktikak haien bitartez egiten dira. Lan egiten dugu Eusko Jaurlaritzarekin, INEMekin eta Foru Aldundiekin ere. Eta beste aldetik harremanetan jartzen gara edozein merkataritza ganberarekin... Eta harreman estua dugu sindikatuekin ere, ikasleak baldintza onetan sar daitezen lan munduan». Aice-IZEA.
Ikaslanen ordezkariak jakitera eman zuen azkenaldian ekimen hau burutu dutela: plataforma bat eratu dute, Lankide Aurrezkiarekin batera, Urrats Bat-en sortzen diren enpresa-proiektuak finantzatzeko. Goierri Fundazioan, berriz, azaldu zuten lan-sare bat antolatu dutela, eskualdeko hainbat agente erakarri dituena: Goikerri, Lortek, Goierri Lanbide Eskola, lan-praktikak egiteko Ikaslan zentroa, Goieki… Denek bilatzen dute, nola edo hala, sarean lan egitea.
Bestalde, adierazi dutenez, Eskualdeko Garapen Agentziak sustatzen ari dira eskolekin gero eta harreman handiagoak izatea, kultura ekintzailea sustatzeko asmotan. Horren erakusgarri da «Pertsona ekintzailearen eguna» ospatzea. Hona zer dioten Foru Aldundian:
«Agentzia eta udal batzuek beren ekimen propioak dituzte. Esate baterako, agentziak aurten pertsona ekintzailearen eguna antolatzen ari dira. Agentzietan hezkuntza-material bat dute eskolentzat. Zenbait agentziak hitzaldiak ematen ditu hezkuntza-zentroetan…». Foru Aldundia.
BIHE elkarteak proposatu zuen trataera integralagoa ematea ekintzailetzari, gurasoen elkarteak ere proiektuan integratuz. Egitura hauek izugarri hazi dira, eta enpresa-izaera dute, eskolaz kanpoko programa asko babesten baitituzte, eta diru-laguntza jasotzen dute zeregin horretarako. BIHEk emanak ditu jadanik lehen pausoak norabide horretan, Foru Aldundiarekin batera, eta aldeko jarrerarekin topo egin du:
«Egunetik egunera behartuago gaude gurasoen elkarteekin lan egitera. Zergatik? Ba, irakaskuntza-ikaskuntza horren baitan dagoelako. Eta guretzat irakaskuntza-ikaskuntza ez da ikasgela bakarrik, baizik eta formarik ez duen beste espazio hori». BIHE.
Amaitzeko, bada beste elementu bat erakunde-sare horren barruan, ekintzailetzaren arloan eskolarekin kolaboratzen duena: unibertsitatea. BIHEn badirudi hasiera eman diotela harreman emankor bati, orain arte egindako bidegabekeriak zuzendu nahian:
«Lehen, ikuspuntu bat edo gogoeta bat behar genuenean gure hezkuntza-egitekoari buruz, pertsona bat ekartzen genuen Norvegiatik, edo Finlandiatik, edo Estatu Batuetatik, edo Kanadatik. Eta ahaztu egiten genuen gure unibertsitatean ere irakasle askok urteak daramatzatela gai horien inguruko ikerlanak egiten. Horrela ezin liteke». BIHE.
SENTSIBILIZAZIOA EKINTZAILETZAREKIKO
Alfabetoaren letra honetatik aurrera, unibertsitatez kanpoko Gipuzkoako hezkuntza-zentroetan garatzen ari diren hainbat ekimen aurkeztuko dira, kultura ekintzailea bultzatzea bilatzen dutenak. Gai-kidetasunaren arabera bildu dira. Atal honetan, ekintzailetzarekiko sentsibilizazioa bilatzen duten ekimenak deskribatuko dira. Eta hurrengo ataletan, berriz, kultura ekintzailea sustatzeko asmoz eraiki den irakaskuntza-ikaskuntzaren alderdi gehiago aztertuko dira. Hala nola, inter pares ikaskuntza, edo proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
Praktika horien deskribapena edo haien ebaluazio kuantitatibo edo kualitatiboa egitera mugatu beharrean, lan honek beste helburu bat bilatu nahi izan du: jadanik bideraturik dauden ekimenen hazia jasotzea; horrela jokatuta, hezkuntza-sistemako edozein protagonistak aukera izango du hazi horiek ereiteko bere lur-sailean.
«Estatuko Administrazio Orokorrak lege bat onartu du berriki berdintasuna sustatzeko, eta hilabete berean martxan jarri dute “Ekintzailearen eguna” izeneko ekimena, “Jauzi egin dezagun denok elkarrekin” azpitituluarekin. Sinestezina da. Bestela enfokatu behar zuten. Batetik, emakumea ahaztu dute bi leloetan; eta bestetik, enpresa sortu duten pertsonak bakarrik hartu dituzte kontuan. Ekintzailea izatea enpresak sortzea baino zerbait gehiago da. Gure ikuspuntutik, hori hanka-sartze handia da eta gure pentsamoldearen eta lehen esan dugun guztiaren kontra doa. Nire ustez, txalogarria da enpresa bat sortzea, eta pertsona horiek gizartearen onespena merezi dute. Bai, hori begi-bistakoa da. Baina planteamendu horrek ez dauka zerikusirik pertsona ekintzailearen egunarekin. Pertsona ekintzailearen eguna eskolan ospatu behar da, udaletxean, aldundian; langileek ospatu behar dute enpresetan, eta nahi baldin baduzu, baita ugazaben elkarteetan ere. Baina planteatu duten bezala, nire ustez, mesede eskasa egiten ari dira. Ekintzaile izatea ez da enpresa bat sortzea, askoz gehiago da. Nire ustez, pertsona ekintzaileak beharrezkoak dira enpresak sortzeko, baina baita administrazioan jarduteko ere, funtzionarioak izateko adibidez, pentsa. Pertsona ekintzaileen premia dugu bizitzaren edozein esparrutan, hirugarren sektorean, edo Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, edo…». Foru Aldundia.
«Pertsona ekintzailearen eguna» hezkuntza-sistemaren barruan ospatzea Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako ekimena da. Lehena 2006ko maiatzean antolatu zen; eta bigarrena, 2007ko apirilaren 27an. Sentsibilizazio-jarduera batzuen bitartez, ekintzailetzarekin erlazionaturiko gaitasunak bultzatu nahi dira: gogoeta, sormena, arriskuak onartzea, erantzukizuna, auto-estimua eta abar.
Hezkuntza-zentro parte-hartzaileei egun horretan gara daitezkeen jardueren proposamena helarazten zaie (hitzaldia, bideo-proiekzioa, lehiaketa, mahaingurua…), baina zentro bakoitzak aukera dauka bere plan propioa diseinatzeko. Aldez aurretik, antolatzaileek gai horren inguruko materiala bidaltzen dute: posterrak, txapak, bideoak…, baita gidoi txiki bat ere, zentroak ikus dezan zer lan egin behar dituen egun hori prestatzeko: publizitatea egin, gonbitak banatu, aurkezpena prestatu…
Hainbat zentrok jarduera asko antolatu dituzte, «Pertsona ekintzailearen eguna» ospatuko den aste osoan zehar burutuko direnak. Elkarrizketak egin ziren unean, aurreko ekitaldiaren ekimenak jaso ziren. Berritzegueen ordezkariak, esate baterako, ospakizun baten deskribapena egiten du:
«Ikastetxeko patioan jarri zuten erakusketa bat. Han elkartu ziren guztiak eta izugarrizko pankarta jarri zuten: "Día de la persona emprendedora". Eta uste dut hizkuntzako ikasleak zirela, preparatu zuten gidoi bat elkarrizketa egiteko. Aurrena elkarrizketa bat egin behar zuten etxean, eta hor batek deskubritu zuen bere aitona izugarrizko arotza izan zela, eta aitonak kontatu zizkion gauza asko, behin ere entzun gabe zituenak. Lehenengoz etxekoa ezagutu zuten, eta gero kanpora atera ziren eta bilduma polita egin zuten. Eta mikrofonoarekin eta gidoiarekin atera ziren kalera. Nire ustez, oso iniziatiba polita izan zen. Aste osoa dedikatu zioten, aste horretan klaseek emprendizaiaren kutsua izan zuten». Berritzeguneak.
«Euskal eskola publikoaren egunean, ekainean, stand bat jarriko dugu eszenatokian eskola gai horrekin lotzeko». BIHE.
BIHEren ordezkariak azaldu zuen, kultura ekintzailearen garrantzia zabaltzeko asmotan, planifikatu dutela lehen aldiz stand bat jartzea gai horri buruz, euskal eskola publikoaren eguna ospatzen denerako, ekainaren 3an, Ondarroan. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz bideratuko da. Eta ekitaldira doan publikoak aukera izango du, gainera, erakunde horrek kultura ekintzailea unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sisteman zabal dadin sortu dituen material didaktikoak ikusteko. Orrialde hauek argitaratzen direnean, jadanik eginda egongo da.
INTER PARES IKASKUNTZA ETA PRAKTIKA ONEN TRUKEA
«Gaur egunean kanpora ateratzen ari gara, gauzak ikusteko, ereduak hartzeko, ideiak ekartzeko... Eta hasi gara ikasleak kanpora bidaltzen, praktikak egitera, gauza berriak ikustera». Ikaslan Elkartea.
«Gure ustez, hezkuntza-gai guztiak partekatu behar dira». BIHE.
«Elkartrukatzea, beste sistema batzuk ikustea. Horren bila gabiltza». AICE-IZEA.
Hezkuntza eta ekintzailetza: nazioarteko praktika onen azterketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da. Lan honen bidez, nazioartean egiten diren praktika onak identifikatu nahi dira, ekintzailetzaren gaia unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sisteman nola sartu den ikusteko.
Ikerlanaren lehen fasean, hogeita hamar esperientzia identifikatu ziren hogei herrialdetan, baita nazioaren eremua gainditzen dutenak ere. Ondoren, interes berezia zuten zortzi esperientzia deskribatu ziren, inspirazio-iturri gertatu baitira Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Hauek dira:
“Entreprise Education”, Australia.
“Accompagner les entrepreneurs de 7 a 97 ans”, Belgika.
“Public School Entrepreneurship Education Trails in Atlantic Canada”, Kanadako eskualde atlantikoa.
”From primary 1 to plc”, Eskozian garatua.
“Cosortium for Entrepreneurship Education”, Estatu Batuetan garatua.
“Emprende a tu Manera”, Finlandiako Karelia eskualdea.
“Observatoire des Practiques en Entrepreneuriat”, Frantzia.
“Strategy for Entrepreneurship in Education”, Norvegia.
Esperientziak hautatzeko, irizpide hauek erabili ziren:
Ulergarriak izatea, bai eduki pedagogikoei dagokienez, bai hartuko dituzten hezkuntza-faseei dagokienez ere.
Interesgarriak eta aplikatzeko modukoak izatea, Euskal Herrian oro har, eta Gipuzkoan bereziki.
Haiei buruzko informazioa eskuragarria eta aberatsa izatea.
Esperientzia guztiek helburu bera dute: gaur egungo gazteak zer jarrera, konpetentzia, ezaguera eta trebetasun behar dituen bizitzan topatuko dituen aukera pertsonalak zein enpresari dagozkionak —baita auto-enplegurako aukera ere— berritu, identifikatu, sortu eta kudeatzeko.
Hainbat erakunde eta instituzio esperientziak elkartrukatzea sustatzen ari dira, hezkuntza-zentroek ezagutu ditzaten beren gertuko ingurunetik harantzagoko praktika berriak. Esperientziak trukatzea ohiko jarduera da gaur egun, eta azken urteetan areagotzen ari da, batzuetan irakasleek bultzaturik, eta beste batzuetan ikasleek edo hezkuntza-zuzendaritzak. AICE-IZEAk adibidez, azaldu du Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak zer laguntza eskaintzen dituen atzerrian garatzen diren jarduerak ezagutzera emateko, eta erantsi du zenbait zentro elkartuk asmoa dutela aukera hori baliatzeko. BIHEk nabarmendu du oso garrantzitsua dela beste toki batzuetan zer egiten ari diren ezagutzea; baina gure praktikak zabaltzea ere garrantzitsua da, eta gai hori ez da oraindik aintzakotzat hartzen gure hezkuntza-sisteman. Ikaslanen iritziz, ekintzailetzaren inguruan beste toki batzuetan egiten diren gauzak ezagutzeak aukera ematen du arrakasta lortu duten ekimenak “inportatzeko”. Ekintza ikastolak gogoeta egin du gure hezkuntza-sistemari buruz, eta konparatu du Finlandiakoarekin:
«Hemengo zuzendaritza-taldeko kide bat, adibidez, Finlandian izan da. Badakizu Finlandia dela Europako probetan emaitza onenak lortu zituen herrialdea. Oso konklusio interesgarriekin itzuli zen: han eskolatze-adina askoz berantiarragoa da. Han haurrak 6 urterekin hasten dira eskola-zentroetan; eta hemen, berriz, 3 edo 2 urterekin hasten dira, edozein egunetan amak etorriko zaizkigu, haurdun daudela, umea eskolan sartzeko. Eta bigarren konklusioa, eta nire ustez horixe da garrantzitsuena, Finlandian irakaslearena da prestigiorik handiena duen lanbidea». Ekintza Ikastola.
Landa-lanean behin eta berriz entzun zaie erakunde elkarrizketatuei bidaiak egin dituztela berrikuntzaren ranking-aren lehen postuetan dauden herrialdeetara, edo ustez hezkuntza-sistema onenak dituzten herrialdeetara. Bidaia gehienak Finlandiara egin dira. Ekintza ikastolak Italian izandako esperientziaren berri eman du:
«Haur Hezkuntzako gure irakasle batzuk bitan izan dira Italiako Reggio Emilia eskualdeko zenbait eskolatan. Eta, seguruenik, esperientzia horiek dira Europako adibiderik esanguratsuena ulertzeko nola landu daitekeen proiektuen garapena eta ekintzailetza Haur Hezkuntzako haurrekin». Ekintza Ikastola.
Amaitzeko, Ikaslan Elkartearen hitz batzuk jaso dira, Finlandiako hezkuntza-sistemaren ingurukoak:
«Eta ikusten ari gara landu direla, era potente batean, lan egiteko balore horiek: ardura, autonomia...». Ikaslan Elkartea.
Tokian tokiko trukeak
«Egon dira interkanbioak, elkarrizketak…, ikusteko besteak zer egiten ari diren, eta erabakitzeko zerbait proiektatzerik ba ote dagoen. Konplikazioak daude curriculumaren barnean sartzeko, baina egin da! Nik meritu handia ematen diet ikastetxe hauei: teoria ezagutzen dute eta gero islatu egiten dute beren egunerokoan. Bai, beraiekin bildu behar da, eta ikusi zer egiten ari diren, eta baita egiten ari diren hori zabaldu ere. Entzun eta ikusi. Pixka bat itxita dago kontua. Ni ari naiz, ari naiz. Baina ezagutu behar dugu zu zer ari zaren egiten eta, zuretzat onuragarria baldin bada, zabaldu dezagun! Nire ideia hortik doa, ea kapaz naizen. Zeren hilean behin edo bi hilabetean behin zuzendari guztiak biltzen ditugu, 60 zuzendari etortzen dira eta hori balore bat da. Gaur aurkeztuko dugu hau, ea posible den zabaltzeko aukera hori». Kristau Eskola.
Nazioarteko ekimenak ezagutzea interesgarria da, zalantzarik gabe; baina ezin dugu ahaztu inguruko zentroetan egiten ari direna ikusiz ere asko ikas daitekeela. Ildo horretatik, Kristau Eskolak jakinarazi zuen asmoa dutela epe laburrean esperientziak elkarri trukatzen hasteko elkarte barruko zentroen artean. Modu bat da denbora eta energia aurrezteko.
METODOLOGIA PARALELOAK: PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA, ARAZOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA, IKASKUNTZA EKINTZAILEA
«Esan dezagun guk ulertu dugula ikasleak, proiektuetan oinarritutako lanak egiten dituztenean, gaitasun asko garatzen ari direla eta konpetentzia asko ari direla praktikara eramaten: talde-lana, berrikuntza, sormena, erantzukizunak onartzea… Eta ondorioz, beti bultzatu izan dugu proiektuen garapena, proiektu konplexuak edo xumeak, baina adinari eta egoerari egokituak beti». Ekintza Ikastola.
Txinako esaera zaharra: «Esadazu, eta ahaztuko dut; erakutsidazu, eta gogoratuko dut; inplika nazazu, eta ulertuko dut». Esaera horrek ezin hobeto laburbiltzen du proiektuetan oinarritutako ikaskuntza. Hezkuntza-metodologia hori zabalduta dago Gipuzkoako zentroetan, eta esan daiteke euskal hezkuntza-sistemak dituen baliabide zabalduenetako bat dela kultura ekintzailea bultzatzeko. Esate baterako, Ikastolen Elkarteko zentro elkartuek eskaintzen duten irakaskuntzaren ardatz estrategiko nagusietako bat da. Eta gainera, elkarte horrek material didaktiko ugari argitaratu du hezkuntza-modu hori garatzeko. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza Haur Hezkuntzako eskola askotan aplikatzen ari dira, Italiako Reggio Emilia eskualdeko eskoletan sortu den metodologia oinarri harturik. Beste zentro batzuetan ere, Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean esate baterako, prozesu propioak burutzen ari dira ikaskuntza-eredu horretan oinarrituak, hala nola Belkoain izenekoa. Halaber, arazoetan oinarritutako ikaskuntza (Problem Based Learning) egokitzen ari dira beren kultur idiosinkrasiara.
Pertsona elkarrizketatuek emandako informazioa osatzeko, Interneten bilatu da irakaskuntza-estrategia horren inguruko dokumentazioa:
«Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzak eginkizun batean zein konpondu beharreko arazo batean jartzen du fokua. Irakaskuntza-estrategia hori eredugarria da; izan ere, aukera eskaintzen die ikasleei ikasgelaz harantzago dagoen mundu errealean erabilgarriak diren proiektuak planifikatu, martxan jarri eta ebaluatzeko. Haren sustraiak hurbiltze konstruktibistan aurki daitezke, eta hainbat psikologok eta hezitzailek egindako lanei zor die ezagutu duen eboluzioa, hala nola, Lev Vygotsky, Jerome Bruner, Jean Piaget eta John Dewey. Metodologia hori praktikara eramateko, albo batera utzi behar da oroimenean oinarritzen den irakaskuntza mekanikoa, eta erronka handia eskatzen duen lan konplexuago bati ekin behar zaio; diziplina anitzeko estrategia aplikatu behar da, ikasgaien banaketa ahazturik, eta talde-lana bultzatu behar da.
«Proiektuetan oinarritutako irakaskuntzak onura izugarria dakar. Ikasleak prestatzen ditu lanpostuetan jarduteko, gaitasun eta konpetentzia ugari irakasten baitizkie: elkarlana, proiektuak diseinatzea, erabakiak hartzea eta denbora planifikatzea. Halaber, areagotu egiten ditu motibazioa, auto-estimua eta gizartean egokitzeko zein komunikatzeko gaitasuna; handitu egiten du arazoak konpontzeko gaitasuna; eta gainera, lankidetza-aukera eskaintzen du jakintza eraikitzeko. Izan ere, ikasleak, metodologia horri esker, hasten dira ideiak elkarri trukatzen edo erresonantzia-kaxarena egiten besteen ideiekiko, beren iritzi propioak ematen eta konponbideak negoziatzen. Eta gaitasun horiek guztiak ezinbestekoak dira etorkizuneko lanpostuetan aritzeko».15
Begien bistakoa da harremana dagoela ikaskuntza-modu horren eta kultura ekintzailea bultzatzen duten beste prozedura batzuen artean. Bai, hala da, eta badira arrazoi nagusi batzuk horrela izateko. Batetik, lotura handia lortzen da eskolaren, bizitzaren eta lan-konpetentzien artean. Baina, batez ere, maila berean jartzen ditu aurrerago aipatutako kontzeptuak eta ekintzailetzarekin zerikusia duten baloreak, jarrerak eta gaitasunak: a) Planifikazioa, b) Malgutasuna, c) Nork bere buruarekiko konfiantza, d) Erantzukizuna, e) Talde-lana, f) Konponbideak bilatzea, g) Limurtzeko gaitasuna, h) Asertibitatea, i) Talentu sortzailea, j) Arriskuaren eta zuhurtasunaren arteko oreka. Besteak beste.
Bestalde, aspaldi honetan proiektuetan oinarritutako ikaskuntza erreminta oso baliagarria izan bada ere hezitzaile askorentzat, gaur egun lanabes hori aberastu egin da Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilpenari esker. Hona zer dioen horren inguruan Tony Bates-ek La sociedad red: una visión global liburuan argitaratutako artikulu batean:
«Ez da kasualitatea on-line irakaskuntza ikuspegi konstruktibistak arrakastaren unerik gorenean zeudenean iritsi izana Iparramerikako goi-mailako hezkuntzara. Konstruktibisten iritziz, gogoeta eta elkarrizketa jarduera oinarrizkoak dira, eta ikasleak haien bidez eraikitzen du ezaguera. On-line egiten diren eztabaida-foroek aukera eskaintzen diote ikasleari bere ideiak egiaztatu eta elkarlanari esker jasotzen duen jakintza antolatu eta eraikitzeko». Bates eta Poole (2003: 200-2001).
«Guk DBHn Belkoain izeneko egitasmoa daukagu. Proiektuetan oinarritutako lana egiten dugu, eta, hamabostaldi batean, edo beste denbora-tarte batean, ikasgai guztiak nahastuta bezala jarduten dugu. Lan horretan ikasleek ingelesa aplikatuko dute, hala behar bada, edo matematika... Baina denboraldi horretan ez da ibiliko matematika-eskola tradizionaletan, ez du ikasiko ingelesa modu tradizionalean; egongo dira ikasle guztiak proiektu honetan lanean. Eta horrek eramaten ditu talde-lana egitera, erabakiak hartzera, erantzukizuna eta autonomia izatera… Esan nahi dut lan egiteko modu horiek ez direla arrotzak gure zentroan; denbora luzea daramagu horrelako gauzak egiten». La Salle Berrozpe.
Belkoain Andoaingo mendi baten izena da. Beraz, metafora egin daiteke. Konpara daiteke lan egiteko modu hori mendi ibilaldi batekin: esfortzu itzela egin behar da, baina behin amaitzen duzunean, poz izugarria sentitzen duzu. Jasotako informazioaren arabera, Belkoain proiektua jaio zen frogatzeko hezkuntzaren helburu berriak —ikasten ikastea, taldean lan egitea, ekimena, egoera berriei aurre egiteko gaitasuna— lortu nahi badira, ikaskuntza-irakaskuntzaren antolamendu-eredu berria behar zela. Belkoain prozesuan, ikasleen eta talde-lanaren eskuetan uzten da ikaskuntzaren ekimena. Horretarako, ordutegi malguak jartzen dira, eta aukera ematen zaio ikasleari denbora-banaketa egiteko.
Belkoain egitasmoa DBHko 1. eta 2. mailetan garatzen da, hamabostaldi batzuetan; eta 3. mailan, proiektuen bitartez. Bai programa batean, bai bestean, ikaskuntza «konpondu behar den arazo bat» bezala planteatzen da, eta horretarako, arazoa identifikatu behar da, definitu, estrategiak bilatu, zerbait egin eta ebaluatu. Motibazioa oso garrantzitsua da, baina baita proiektuen bideragarritasuna, informazioa bilatzea hainbat iturritan eta talde txikitan lan egitea ere. Badira zenbait alde Hamabostaldien eta Proiektuak deitutakoen artean: Hamabostaldietan arlo bakoitza bere aldetik programatzen da, modu independentean; eta Proiektuetan, berriz, arlo batzuk bildu (4-5) eta talde txikitan (4-5) garatzen dira. Aise ondoriozta daitekeenez, Proiektuetan urriagoak dira ikasleen gidek erakusten dituzten jarraibideak.
Axelko, Otxoko, Beleko eta Txanela material didaktikoak
Ikastolen Elkarteak ikastoletan erabiltzen dituzten material didaktikoen aurkezpena egin zuen: kultura ekintzailearekin erlazionatutako gaitasunak lantzen dituzte, proiektuetan egindako lanean oinarritzen diren estrategiak aplikatuz. Elkarte honetan, ekintzailetza planteamendu pedagogikoa izan da sortu zen momentutik:
«Ikastola gehienetan sortu diren proiektuetan, hasiera-hasieratik hartu da kontuan, nik uste, ekintzailetza. (...) Aurten asmoa dugu ekintzailetza proiektu hauek maila batean zentratzeko, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat». Ikastolen Elkartea.
Froga gisa, beste material batzuen artean, «Saioka» izenekoa aurkeztu zuten, duela 25 urte sortu zena. Eta material horretan proiektuen bidez lan egitera bultzatzen dira ikasleak.
«"Saioka" ekarri dut, agian representatiboena delako. Ze hemen badaude proiektuak, ikasleek kurtso osoan garatu behar dituztenak. Eta hau duela urte askotako materiala da. Oker ez banago, 25. edo 30. urteurrena ospatu genuen irailean». Ikastolen Elkartea.
Pertsona horrek adierazi duenez, material didaktiko horren ondoren ere beste batzuk garatu dituzte, hala nola, «Axelko», «Otxoko» eta «Beleko». Haur Hezkuntzan erabiltzen dira hirurak, eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari jarraitzen diote, gaur egun aldarrikatzen den moduan.
Beste proiektu baten berri ere eman zuten. «Txanela» izena du, eta proiektuetan oinarritutako hainbat material didaktiko biltzen ditu. Haur Hezkuntzako ikasleentzat sortu zen. Zenbait formatutan eskura daiteke (CD-Roma, liburua edo bideoa), eta sei ataletan banaturik dago, Lehen Hezkuntzako ikasturteen arabera. Atal horietako bakoitzean, ikasleek proiektuak garatu behar dituzte hainbat jakintza-esparru hartzen dituzten unitate didaktikoetan. Eta proiektua garatzeko, ezinbestekoa da ekintzailetzarekin erlazionaturiko trebetasunak erabiltzea: sormena, komunikazioa, talde-lana…
Informazio gehiago eskuratzeko material hauen inguruan, www.ikastola.net orrialdea kontsulta daiteke.
PBL. Problem Based Learning
Ikerlan honetarako elkarrizketatu diren elkarteetako batzuek, hala nola Ikaslan eta Hetel, jakinarazi dute beren zentroetan PBL metodologia erabiltzen dutela, hau da, Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza.
«Hetelen badago talde bat. Kosta egiten da pixka bat, baina azkenean lortu dugu zentro askotan sartzea lan egiteko modu hori. Ez da PBL ehuneko ehunean, Suedian bezala, ze uste dut Suedian hankaz gora jartzen dutela ordutegi osoa, irakasleak… Hemen, berriz, ohiko ordutegietan aritu behar dugu. Baina, bueno, ari gara aurreratzen urtetik urtera. Igual bi modulu elkartzen ditugu, edo hiru, aukeren arabera. Eta denboraldi batez planteatzen dugu zenbait moduluri eragiten dion arazo komun bat, lanordu-kopurua zehazten dugu, lan-ordutegi bat prestatzen diegu ikasleei, eta ordutegi horren barruan moldatu behar dute». La Salle Berrozpe.
PBL hezkuntza-proposamen berritzailetzat aurkeztu zen, bere sorreratik bertatik, McMaster-eko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan, Kanadan. Eta geroztik, garapen zabala izan du zenbait medikuntza-fakultatetan. Lortu diren emaitza onek, bai zuzeneko hezkuntzan, bai on-line hezkuntzan, eragin dute mundu osoko erakunde eta espezialitate askotan aplikatzea. Prozesua talde txikitan garatzen da: irakasleak hasieran arazo edo kasu konplexu bat planteatzen du, erronka dena ikasleentzat, eta hauek, elkarlanean, konponbidea bilatu behar diote. Helburua ikasleek zuzendutako ikaskuntza bultzatzea da. Eta irakaslearen zeregina ikaskuntza erraztea da.
La Salle Berrozpek, ikaskuntza-metodologia hau garatzen duen zentroetako bat baita, adierazi du PBL lan-eredu egokia dela ikasleen espiritu ekintzailea sustatzeko; izan ere, PBL prozesuak irauten duen denboran, ikasleek kultura ekintzailearekin lotzen diren gaitasunak sendotzen dituzte: ekimena, arriskuak onartzea, komunikazioa, elkarlana taldean… Ikaslanek jakinarazi dutenez, oztopo bakarra du: ikasleak ez daude ohituta «bizibidea ateratzen».
«Autonomia falta izugarria dute, besteen menpe daude beti, beti babes bila... Orduan, nik espero dut oraingo ekintza hauekin horri buelta ematea, baina hor kontraesan bat dago, zeren lehen hezkuntzan-eta, teorikoki programa horretara bideratuta daude». Ikaslan Elkartea.
Horregatik, jabetu dira ezinbestekoa dela Suedian ezagutu eta ikasi zuten PBL gordin hori gure ingurune kulturalera egokitzea, hemen Europako Iparraldeko herrialdeetan baino gutxiago sustatzen baitira norberaren autonomia eta erantzukizuna. Hona zer dioen pertsona elkarrizketatu batek:
«Indartsu hasi ginen, eta esaten genien: “Ez, ez, zeuk bakarrik bilatu behar duzu konponbidea”. Eta, pentsatuko duzun bezala, hori esaten genien bakoitzean, ikasleek protesta egiten zuten: “Ez didazu laguntzen, ez didazu ezer esplikatzen…”. Eta orduan, jakina, guk jarraitzen genuen gauza bera esaten, eta egundoko liskarrak izaten genituen, eta jendeak ez zuen nahi PBL egin, azkenean, galduta ibiltzen baitziren. Orain PBL hori gidatuagoa da. Orain kontua ez da nork bere bizibidea ateratzea; guk tira egiten diogu pixka bat hariari, eta galdu egin da pixka bat PBLk bultzatzen duen izaera autonomo hori». La Salle Berrozpe.
Nolanahi ere, programa baliagarria izaten jarraitzen du, kontuan harturik beste alternatiba batzuek ematen dituzten emaitzak:
«Baina esfortzu handia egin behar dute, eta dezente kostatzen zaie. Ikasten dutena askoz ere grabatuago geratzen zaie nire azalpenak baino; ze, nik hiru aldiz esplikatzen diet gauza bera, eta konturatzen naiz batek bakarrik entzun didala, eta gainerako guztiek paso egin dutela. Beraz, nire sistemak ere ez du balio. Orduan, gutxienez, PBL egin dezatela, eta izerdi patsetan ari direnean, zerbait geratzen zaie buruan. (…) Lan egiteko beste modu bat da, eta eragina izaten ari da balore berrietan». La Salle Berrozpe.
Reggio Emilia Hezkuntza Proposamena
Azken berrogeita hamar urteetan Haur Hezkuntzan egin diren lanik berritzaileenak Reggio Emilian egin dira, Italiako iparraldean dagoen hiri batean, 2-6 urteko haurrak dabiltzan «joko-eskoletan». Programa honek arrakasta handia izan du proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan. Ekintza ikastolak urte batzuk daramatza hezkuntza-proposamen hau aplikatzen:
«Hemengo irakasleak bi alditan-edo izan dira han. Poz-pozik itzultzen dira gazteek proiektuen inguruan egiten duten lana ikusita. (…) Duela hiruzpalau urte ezagutu genuen, eta bi bidaia antolatu ditugu hara, Haur Hezkuntzako irakasleek ezagutu zezaten lan egiteko modu berri hori». Ekintza Ikastola.
http://zerosei.comune.re.it/ orrialdeak dioenez, Reggio Emilia Hezkuntza Proposamenak oinarritzat hartzen du haur guztiek badutela prestakuntza, potentziala, jakin-mina eta interesa harremanak egin eta interakzio sozialetan inplikatzeko. Eta gaitasun horiei esker, beren ikaskuntza eraiki eta inguruak eskaintzen dien guztiarekin negoziatzen dute.
Reggio Emilian praktikatzen diren proiektuak ikerlan sakonak dira. Abiapuntua edozein gertakizun izan daiteke, haurrek bakarka edo taldeka proposatutako ideia edo arazoren bat, zein irakasleek berek proposatutakoa, eta zenbait egun edo hilabete iraun dezake.
Ikusmen-arteetan aditua den pertsona bat elkarlan estuan aritzen da gainerako irakasleekin, tailer berezi batean. Han material, erreminta eta baliabide ugari daude, ikasle bakoitzak erabil ditzan pentsamenduak miatu, adierazi edo sortzeko.
Ekintza ikastolan adierazi zutenez, haiek ahal izan duten neurrian «inportatu» dute esperientzia honen zati bat:
«Nire ustez, 4-5 urteko haurrekin lantzen ari garen proiektu hauetako asko, pixka bat kopia dira, bueno kopia mugatua, ze guk hemen ez dauzkagu haiek dituzten baliabideak. Ze hura ikusgarria da… Baina, neurri batean, badira lehenengo urtean han izan zen irakasleak —gero, jende gehiago joan zen bigarren urtean— inportatu zituen ideiak, eta material horrekin lan egin dezakegu. Nik uste dut lan egiteko modu hori oso zentzuzkoa dela». Ekintza Ikastola.
Ikaskuntza-modu hau oso emaitza onak ematen ari da:
«Hain urrutira joan gabe ere, 4-5 urteko haurrek, esate baterako, baina batez ere 5 urtekoek, urtero-urtero garatzen dituzte proiektu batzuk, haien irakaslearen ezaugarrien arabera. 50 haur dira, baina talde txikitan lan egiten dute eta proiektu zehatzak garatzen dituzte. Normalean, proiektuen azken helburua azalpen bat egitea da, eta gero gurasoak etorri eta ikus dezakete zer egin duten. Iaz, oker ez banago, azalpen bat edo lan bat egin zuten Ibarrolaren eskulturen inguruan. Eta ni txundituta geratu nintzen». Ekintza Ikastola.
Are gehiago, Haur Hezkuntzako esperientzia honek badu alderdi ezin positiboagoa: irakasleak motibatu ditu ziklo edo ikasturte guztietan proiektu jakinak garatzeko. Ondoren ematen dute horren berri:
«Haur Hezkuntzan garatzen ari garen proiektuetatik oso esperientzia eta emaitza onak lortu ditugu, eta orokortu nahi ditugu beste arlo batzuetan ere. Horrekin bilatu nahi dugu, lehen esan dizudan bezala, proiektuetan oinarritutako lan hori ez izatea zerbait puntuala edo noizbehinkakoa, baizik eta formazio-garapen osoaren bizkarrezurra izatea». Ekintza Ikastola.
Veronika?, Viktor? Valentina? Venantzio?
Zein dira ekintzailetzaren izen propioak?
ENPRESA-SIMULAZIOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Bada beste baliabide bat, hezkuntza-zentroek erabiltzen dutena kultura ekintzailea bultzatzeko: enpresa-simulazioa. Lehen helburu oinarrizkoa «eginez ikastea» da. Gipuzkoan adibide batzuk topatu dira, enpresa-ideien lehiaketetatik enpresa-simulazio konplexuetara doazenak.
Enpresa-ideien lehiaketa
Enpresa-ideien lehiaketei dagokienez, ezagunenetako bat, seguruenik, Deustuko Unibertsitateak (ESTE) Ekonomi eta Enpresa Zientzien fakultatean antolatzen duena da. Duela 15 urte abiarazi zuten ekimena, eta ESME izena jarri zioten. Lehiaketa honek helburu garbia du: Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak enpresaren esparrura hurbiltzea. Horretarako, gazteek, taldetan antolaturik, negozio-ideia berritzailea aurkeztu behar dute, eta zehatz-mehatz adierazi behar dituzte eskaintzen duten produktuaren ezaugarriak, merkatuaren azterketa eta ekonomi aurreikuspenen plana.
Ikerlan honetan elkarrizketatu den zentroetako batek, Ekintza Ikastolak, behin baino gehiagotan hartu du parte lehiaketa honetan:
«Urte dezente daramatzagu lehiaketan parte hartzen, eta gainera, sari asko irabazi ditugu. Gure ikasleak Batxilergo arrunta egiten ari dira, baina Ekonomia hautazko ikasgaia da, eta horren barruan antolatzen dute proiektu hori. 4-5 laguneko taldeetan bildu eta lehiaketara aurkezten dute proiektua, eta hala motibazio handiagoa dute». Ekintza Ikastola.
Ekintza ikastolakoek jakinarazi dutenez, lehiaketa «aitzakia» da ikasleek balore eta gaitasun jakin batzuk lan ditzaten:
«Guri lehiaketa ez zaigu gehiegi inporta, gehiago axola digu proiektuaren barne-garapenak. (…) Ekintzailetza garatzen dute, espiritu sortzailea, talde-lana…». Ekintza Ikastola.
Sariak motibazio handia eragin dezake, baina dinamika sortzailea da erakargarriena, talde parte-hartzailean sortzen diren erronka eta planifikazioa:
«Lehiaketan, batez ere, ideiari eskaini dioten sormena eta ikuspegia dira gehien baloratzen dena, proiektuaren garapen ekonomiko-finantzarioa baino areago. Hori ere kontuan hartzen dute, eta sari berezi bat daukate horretarako, baina, batez ere, planteamendu globala baloratzen da. Eta hori oso gai interesgarria da». Ekintza Ikastola.
La Salle Berrozpe ikastetxeak ere, helburu horiek berak lortu nahian, ideien barne-lehiaketa bat antolatzen zuen DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat:
«Ideien lehiaketa bat egiten genuen. Badaukagu prestatuta gidoi txiki-xume bat, eta gidoi horrekin, igual bi ordu ematen zituzten talde-lanean. Esaten genien enpresa muntatzeko, eta noski, gauza gutxi batzuk antolatu behar izaten zituzten: zertan jardungo duen enpresak; haien ustez, zer behar duen, zenbat diru daukaten… Gero, lehiaketa bat egiten genuen, eta irabazleari ematen genion pare bat…». La Salle Berrozpe.
Erakunde asko direnez Enpresa Ideien Lehiaketak antolatzen dituztenak (eskualdeko garapen-agentziak, aurrezki-kutxak…), handia izan daiteke hezkuntza-zentroen parte-hartzea mota horretako dinamikan, baina egin diren elkarrizketetan ez da jaso informazio zehatzik gai horren inguruan.
Enpresa simulatuak
Kontzeptu honek esperientzia asko biltzen ditu bere baitan, ikasleak enpresa bat sortzera eta funtzionamenduan jartzera bultzatzen dituztenak. Praktika hau, batik bat, formazio-zikloetako ikasleekin garatzen da.
AGOPE/AGCP (Enpresa Txiki baten Administrazioa eta Kudeaketa)
Jakinarazi dutenez, AGOPE edo AGCP formazio-zikloetan eskaintzen den guztientzako modulua da. Zentro batzuek enpresa-proiektu txikiak eginarazten dizkiete ikasleei, modulu hau gainditzeko. La Salle Berrozpen, esate baterako, ikasleek ikasi dituzten ezaguera guztiak modulu honetan aplikatu behar dituzte, beren enpresa-proiektu propioa sortuz:
«Urtero-urtero egiten dute beren enpresa-proiektua: asmatzen dute zer enpresa muntatuko luketen, eta ideia horretan oinarrituta beren negozio-plana diseinatzen dute; erdi-mailako kurtsoetan ez, hor nahikoa dute amaitzea lortzen badute… Eta horrekin, nolabait, enpresa-jakintza lantzen ari gara». La Salle Berrozpe.
Hezkuntza-zentro batzuen iritziz, enpresa-simulaziorako programa informatikoak modu bat dira ikasleei enpresa munduaren esperientzia «erreal» bat eskaintzeko, eta aldi berean ikasleak gaitu eta formatzeko. Ikasleei aukera ematen zaie simulazio-jokoak material teoriko konplexuekin konbina ditzaten. AICE-IZEAko ordezkariak azaldu zuen asmoa daukatela elkartearen hurrengo batzarrean, hain zuzen ere, mota horretako material batzuei buruz hitz egiteko; izan ere, gero eta ohikoagoa da prozedura horiek erabiltzen dituzten proposamen didaktikoak jasotzea.
Enpresa simulatu horietan proposatzen diren jokoetako gehienetan erabaki batzuk hartu behar dira denbora jakin batean gai hauen inguruan: produktuaren salneurria, teknologia-maila, zer langile behar diren… Programa informatikoak baloratu egiten du hartu den erabakia, eta emaitzek baldintzatzen dute merkatu-simulazioaren jokoan jarraitzeko aukera dagoen edo ez.
Informatika denez simulazioak egiteko erabiltzen den plataforma, pertsona batzuek arazoak izaten dituzte sistema erabiltzeko, ez baitute ulertzen haren funtzionamendu «intuitibo» ustezkoa. Beste batzuetan, ikasleek hartutako erabakien gainean programak ematen dituen erantzunak ez daude behar beste argumentaturik, eta erabakiak oso modu aleatorioan hartzen dira, ez baitira ulertzen jarraitu beharreko mekanismoak. Horren guztiaren eraginez, kasu askotan, motibazioa berehalaxe agortzen da, eta gainditu behar diren oztopoak gehiegizkoak dira, batez ere eskola-orduz kanpo jarraitu nahi bada simulazioarekin. Hala gertatu zen La Salle Berrozpe ikastxetxean: enpresa-simulazioko joko batean parte hartu zuen boluntario-talde txiki batekin, informatika-enpresa batek lagunduta. Hona hemen jokoa bideratu zuen irakaslearen hitzak:
«Esan nien: joko batean parte hartu behar dugu (…). Fase batzuk zeuden. Azkeneko fasea Madrilen egin behar zen. Lortu genuen lehen fasea gainditzea, baina bigarrena iritsi zenean, ikasleetako batek, ez dakit zer dela eta, erabaki zuen ez zitzaiola egokia iruditzen, eta hala desanimatu egin ginen, eta utzi genion jokoan aritzeari. Ez genuen gainditu fase hori». La Salle Berrozpe.
Inform
La Salle Berrozpe ikastetxean enpresa simulatuaren oso esperientzia interesgarria kontatu dute: Inform.
«Hemen badaukagu ikasgela bat, enpresaren itxura duena. Gero erakutsiko dizut. Gu, zehatz-mehatz esateko Salle-lan gara eta gure zeregina biltegietako materiala erosi eta saltzea da: zigilagailuak, zigiluak…; gauza pila bat biltegian gordetzeko». La Salle Berrozpe.
Inform formazio-programa bat da, eta enpresa-simulazioan oinarritutako metodologia da haren ardatz nagusia. SEFED (Simulación de Empresas con Finalidades Educativas) programaren sare nazionalean hartzen du parte. Helburua da pertsonak gaitzea enpresen administrazio eta kudeaketan, enpresa-simulazioaren metodologia erabiliz. Bestela esanda, kontua lan eginez ikastea da.
Programa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da enpresa-bulego bat jartzea zentroko ikasgela batean. Espazio horretan ikasleak formatu egiten dira hainbat lanpostu eta departamenturi dagozkien eginkizunak egiten dituzten bitartean.
Aukera izan genuen bulego simulatu horietako batera joateko; bi ikasle ari ziren lanean. Edozein enpresa-bulegotan bezala, gela hartan bulego-altzariak zeuden, ordenagailuak, telefonoa… Ikasturtean zehar bi ikasleak enpresaren atal guztietatik pasatuak ziren (giza baliabideak, kontabilitatea…) eta burutuak zituzten hainbat trukatze-eragiketa sareko beste enpresa simulatu batzuekin (ikastetxe bakoitzak jarduera mota bat hautatzen du, eta Salle-Laneko biltegiak materialez hornitzen zituen hotelak, garraio-enpresak…). Eragiketa guztiak errealak dira (kontabilitatea, salerosketa, nominak, banku-izapideak, deiak eta posta elektronikoa hartzea…), materialen hornidura izan ezik. Inform-eko zentralak bizitza errealean bankuek eta erakundeek, hala nola Ogasuna eta Gizarte Segurantza, betetzen duten eginkizun bera betetzen dute. Hau da, merkataritza-harreman horietan ahalik eta sinesgarritasun handiena lortze aldera, enpresa batek errealitatean erabiliko lituzkeen dokumentu eta komunikabide berberak erabiltzen dira, eta ikasleek burutu beharko dute beren lana enpresa erreal bateko administrariak egingo lukeen bezalaxe. Enpresaren funtzionamendua simulatzeko, gainera, enpresa amabitxi erreal batek behar duten informazio guztia ematen die. Elkarrizketan, simulazioan parte hartu zuten ikasleek beren poza erakutsi zuten: esperientzia izugarri lagungarria omen zen enpresetan derrigorrean bete behar zuten praktika-aldia prestatzeko. Eta erantsi zuten, atalez atal ibili behar izan zutenez, horrek aukera eman ziela zein lan zituzten gustukoen ikusteko. Gainera, haien iritziz, simulazioak lan-esperientziak adina balio du ikasleek hainbeste desio duten lan mundura hurbiltzeko.
«Astean 6 ordu ematen genituen bulegoan. Fisikoki ez dugu batere produkturik saldu, baina simulazio guztia esperimentatu genuen: dei bat hartzen zenuen, eta igual momentu horretan hotel batetik deitzen zuten zerbait eskatzeko… Zentralita bat daukagu, eta dagokion departamentura bideratu behar dugu deia. Eta gainera, diru-arazoak ere ezagutu ditugu: eskaera-dokumentazio guztia prestatu behar dela diruzaintzara bidaltzeko, fondorik gabe gaudela, bankuak interes pila bat kobratzen digula… Asko disfrutatu dugu, izugarri». La Salle Berrozpe.
BESTE IKASKUNTZA BATZUK
EJE
«Foru Aldundiak bultzatutako ekimenean sartu ginen buru belarri. Aurkeztu zuten Asturiasen zegoen ekimena, Valnalón. Eta elkarteko zentro batzuek parte hartu dute. Eta gero, jarraitu dute arlo horretan». AICE-IZEA.
«Orduan, hasiera batean landu zen Valnalóneko proiektua». Ikaslan Elkartea.
AICE-IZEAko eta Ikaslaneko pertsona elkarrizketatuek aipatu duten proiektua Valnaloneduca da (www.valnaloeduca.com). Programa hori Asturiasko Nalón bailarako hiri industrialean jaio zen, eta hezkuntza-jarduera batzuk biltzen ditu, pertsona ekintzaileak formatzeko helburua dutenak. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua izan zen material horiek Gipuzkoako ikasgeletara ekarri zituena, eta % 100ean finantzatu zuen ekimena. Programa honek hezkuntza-maila guztietarako materialak eskaintzen ditu, unibertsitatea barne. Gipuzkoan EJE izeneko programa zabaldu da, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bai Formazio Zikloetan.
EJE programak bi izen hartzen ditu Gipuzkoan: Europako Enpresa Gaztea eta Hezkuntza Enpresa Gaztea. Lehena Valnalón eredua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aplikatzen dena. Bigarrena, berriz, eredu bera da, baina Lanbide Heziketan erabiltzen diren material didaktikoei egokitua, euskaraz eta gaztelaniaz. Gaur egun, Tknika zentroak koordinatzen du programa hori, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak finantzaturik eta Valnalónekin elkarlanean.
Interneten aurkitutako informazioan eta Tknikak programa hauei buruz emandako dokumentazioan zehaztasun batzuk ikus daitezke:
Valnalóneko EJE-Europako Enpresa Gaztea programarekin, ikasleek ikasturtean zehar nazioarteko merkataritza-kooperatiba bat kudeatzen dute: produktuak trukatzen dituzte nazioarteko kooperatibekin, bideokonferentzien bidez batzuetan. Ondoren, tokian tokiko merkatuan saltzen dituzte produktu inportatuak, eta kooperatibek irabaziak banatzen dituzte, edozein enpresak egingo lukeen bezala.
EJE-Hezkuntza Enpresa Gaztea programarekin, berriz, enpresak sortzen dira, Formazio Zikloetako ikasleek negozio baten erantzukizuna har dezaten, ekintzaileak izan daitezen, eta enpresa sortu eta garatzeko prozesuan ikas ditzaten enpresa-kudeaketa eta -administrazioari dagozkien kontzeptu teorikoak. Enpresa bat sortzen dute, kooperatiba oro har, eta estatutuak eta bazkideen rolak eta karguak… erabakitzen dituzte. Eskainiko dituzten produktuak erosi egin ditzakete edo fisikoki sortu; prozesuak behar duen kapitala norberak jarritako diruarekin osatzen da, edo kreditu bat eskatuz. Behin enpresa eraturik dagoela, ikasleek parte hartzen dute produktu errealen salerosketarako osatzen den sare batean, mota bereko beste kooperatiba batzuekin elkarlanean. Enpresa desegiten denean, ikasturte-amaieran, talde sustatzaileak erabakitzen du zer egin lortu diren irabaziekin.
EJE-Hezkuntza Enpresa Gaztea programa Gipuzkoako Lanbide Heziketako 13 zentrotan burutzen ari dira. ARDATZA-Europako Enpresa Gaztea programari dagokionez, berriz, La Salle Berrozpe ikastetxea da berriro ere Bigarren Hezkuntzan praktikan jarri duena. Hona zer dioen zentroaren ordezkari batek:
«Hor ari ginen, zer egin erabaki nahian, eta Valnalónekin topo egin genuen. Haiekin hitz egin genuen, jende zoragarria da, prest dago beti edozein gauza egiteko, eta proiektua bideratzea erabaki genuen. DBHn sartu genuen ARDATZA izeneko programa, eta oso ondo funtzionatu zuen. Eta ondoren, iaz, zikloetan sartu zuten. Guk ere jarraitzen dugu DBHn. Talde bat daukagu. Lortu dugu enpresa batzuk ere sortzea. Ze, hemen kontua ez da ekintzailetza-baloreak sustatzea bakarrik, gainera enpresa bat muntatu behar duzu, harremanetan hasi eta produktuak saldu. Beraz, enpresa-konnotazioak dauzka». La Salle Berrozpe.
Programa honi buruzko informazioa AICE-IZEAri egindako elkarrizketan aurki daiteke, ondoren transkribatua:
«Orain elkarteko 4 zentrok parte hartzen dugu Eraikitzen izena duen ekimen batean. Justu orain hasiko da, datorren irailetik aurrera. Lehenengo fasean 4 zentro bildu gara ekintzailetasunaren mailan zer ekimen ditugun pixka bat adierazteko, eta ekintzailetasunaren eguna eta batez ere gero geletan landuko den material didaktikoa prestatzeko, jokoen bitartez eta bisitak eginez zentroetatik kanpora, enpresetara adibidez. Gero ahalegin handia egiten ari gara material didaktikoa osatzeko eta pedagogiak aplikatzeko. Hori da helburua, eta printzipioz horretan ari gara. Zentroaren barruan osatu dugu lan-talde bat eta 4 kide egoten gara, eta guk 4 familia ditugunez, 4 familietan sartuko dugu pixka bat ekintzailetasun arima hau». AICE-IZEA.
Hasi eta Hazi
«Hasi eta Hazi: hezkuntza-etapa guztiak egin nahi ditugu. Amaitu dugu Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzeko zorian gaude, eta martxan jartzen ari gara Batxilergoa. Beraz, pentsatzen ari gara 2008. urtean Lehen Hezkuntzari heldu beharko diogula berriro. Zergatik? Ba, 2007-2008an gertatuko delako zerbait orain arte gertatzen ez zena: gure ustez, hezkuntzako euskal curriculuma onartua izango da. Eta horren ondorioz, eskolak, Foru Aldundiak sustatu duenaz harantzago, hezkuntza-agindu bat jasoko du arlo horretan lan egiteko. Eta orduan uste dugu, lan-talde horiek martxan mantentzen ditugun neurrian, Hasi eta Hezi-rako marko egokiagoa izango dugula duela bi urte eta erdi hasi ginenean baino». Foru Aldundia.
«Hasi eta Hazi» Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen programa da, Gipuzkoako hezkuntza-sistemaren ordezkari talde batek egin eta adostua. Programa honen helburua sentsibilizatzea eta kultura ekintzailearekin erlazionaturiko baloreak bultzatzea da ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuetan, irakasleek eta ikasleek elkarlanean erabil ditzaketen multimedia-erreminta batzuen bidez.
Programako materialak berak adierazten duenez, «Hasi eta Hazi» programak helburu garbia du: ekimenarekin eta jarrera proaktibo eta kolaboratzailearekin lotutako giza baloreak bizitzako edozein esparrutan garatzea. Hortaz, modu zabalean tratatzen da ekintzailetza, ez enpresa- eta ekonomia-mailara mugatua, eta bilatzen da edozein proiektu bideratzeko premiazkoak diren giza konpetentziak garatzea. Antzerki-eszenatokia hartu da lan-metaforatzat; izan ere, lortu nahi da ikasleek besaulki erosoak utzi eta «eszenatokira jauzi egitea» beren obrak erakustera.
«Hasi eta Hazi» programa aurkeztu berri dute. Eta pertsona elkarrizketatuek adierazi dutenaren arabera, oraindik ezin da baloratu zer-nolako onarpena lortzen ari den. Nolanahi ere, programa ezagutzen dutenek iritzi positiboa erakusten dute.
«Derrigorrezko hezkuntzan, "Hasi eta Hazi” materiala dago, oso ona da. Baina momentuz gutxi erabiltzen da, iritsi berria baita». Berritzeguneak.
«Material bat aurkeztu digute, niri izugarri gustatu zaidana. Batez ere, irakasleek erremintak behar dituztelako». La Salle Berrozpe.
Ikaslan, Goierri Fundazioa16
«Guk abantaila daukagu, eskolaren eta Ikaslanen arteko hezkuntza-kooperaziorako zentroa baikara. Orduan, non business eta business ikuspegiei dagokienez, abantaila daukagu: non business ikuspegia eskolan bertan lantzen da. Eskolak, lehen ikasturtean, gaitasun ekintzaile horiek gara ditzake. Eta bigarren ikasturtean, berriz, aukera daukagu garrantzi handiagoa emateko ekintzailetzari; izan ere, adibide erreal batekin ari gara lanean, irakasgai jakin bat daukagu, ikasleek Ikaslanen eredua ezagutu dezaten. Eta aldi berean, bigarren ikasturte horretan Ikaslanen laguntza izaten dugu ekintzailetzaren alderdi horiek lantzeko, hau da, zerbait industrialagoa egiteko». Goierri Fundazioa.
Goierri Fundazioari egin zitzaion elkarrizketan, Ikaslanek toki berezia hartu zuen, esperientzia bitxia baita. Ikaslan lanbide-hastapenetako zentroa da, eta aukera ematen die beren ikasketen azken ikasturtea Goierri Lanbide Zentroan egiten ari diren ikasleei lan-praktikak egiteko, beren formazioa osatze aldera. Biak Goierri Fundazioaren kideak dira —Goierri Fundazioa Goierri eskualdeko udal eta enpresa garrantzitsuenek sortutako erakundea da—. Ikaslanek sarean lan egiten du, Goierri Fundazioaren barruan diharduten beste erakunde batzuekin batera: Goikerri (ingeniaritza zerbitzu integratua da, mota askotako proiektuak eskaintzen dituena: diseinua, makineria-hornidura eta aholkularitza- eta kolaborazio-proiektuak) eta Lortek (Mondragon Unibertsitatearekin kolaboratzen duen Ikerkuntza eta Teknologia Zentroa da).
«Goierri Lanbide Eskolak fundazio bat dauka, enpresek parte hartzen dutena. Eskola hori oso gertu dago lan eta enpresa mundutik. Eta primeran egiten ari dira gauzak. Ikaslan izeneko egitura bat daukate, Mondragon Taldea Alecop-en egiten ari den lanean inspiratua. Benetako enpresa bat dute, Ikaslan izenekoa, eta han ikasten ari diren neska-mutilek lanean dihardute, eta haietako batzuek enpresa-proiektuak ere sortu dituzte. Jakina, han egitura bat daukate, azterketa estrategikoak, instalazioak…». Foru Aldundia.
Ikaslanen, ikasleek praktikak egiten dituzte formazio arautuak irauten duen denboran, eta gainera, aukera daukate, erakundearen aholkuei jarraituz, beren ideia ekintzaileak zentroan bertan garatzeko. Jarraian, banan-banan aztertuko dira bi jarduerak.
Praktikek aukera ematen diote ikasleari lehen kontaktua izateko lan munduaren eta inguruko enpresen errealitatearekin, eta hori pauso funtsezkoa da etorkizunean lanean hasten denerako. Praktikak hautazkoak dira, tutore batek gidatuak eta ebaluatuak, eta ikasleak beka bat jasotzen du hilean ikasketetan laguntzeko. 100 pertsonatik gora formatzen dira urtean.
Ekintzailetzaren kulturaren bultzada Goierri Lanbide Eskolarekin elkarlanean garatzen da. Lehenik, eskolak ekintzailetzaren eta intraekintzailetzaren baloreak lantzeko ardura hartzen du, eta aurrerago Ikaslan Zentroak laguntza espezifikoagoa eskaintzen die ikasleei enpresa bat sor dezaten:
«Eskolak konbenio bat dauka Ikaslanekin: hezkuntza, trebetasunak, gaitasunak eta abar eskolaren esku geratzen dira; eta ekintzailetza, berriz, Ikaslanen esku. Horretarako, azpiegitura bat sortu dugu, Ikaslaneko ikasgune deitzen duguna, eta ingurune hori enpresa-inkubagailua da». Goierri Fundazioa.
Fundazioaren asmoa pertsona ekintzailea «detektatzea» da, hau da, enpresa-ideia bat sustatzeko gai den pertsona, eta behar duen laguntza guztia ematen dio lan-talde bat sor dezan:
«Prozesuari urtebete ematen zaio, hel dadin. Ikaslanen, eredu bat dugu ekimenerako gaitasunak dituen pertsona hori deskubritzeko, eta bera izaten da ekintzailetza-proiektuaren liderra. Baina, aldi berean, lider horrek laguntza emango dioten beste pertsona batzuk bilatu behar ditu». Goierri Fundazioa.
Enpresa-ideiak detektatu eta garatzeko, Ikaslan zentroak sare zabal batean hartzen du parte, eskualdeko hainbat erakunderekin batera, hala nola Goikerri eta Lortek. Erakunde horiek Goiekin metodologia bultzatzen dute, oso erabilgarria dena oinarri teknologikoa duten negozio-aukerak identifikatzeko enpresa txiki eta ertainetan: produktu berriak, prozesu berriak… Erakunde horiek ere sarean kolaboratzen dute Goieki Eskualdeko Garapen Agentziarekin. Eta modu horretan, aurkezten zaizkien egitasmoak aztertu eta haien esku uzten dituzte oinarri ez-teknologikoa duten enpresa-ideiak, eta beren gain hartzen dituzte oinarri teknologikoa dutenak. Hala jakinarazi zuten taldean egin zitzaien elkarrizketan:
«Fundazioaren aldetik, bi aktibo dauzkagu: Lortek eta Goikerri. Eta Goiekin metodologiaren bidez, oinarri teknologikoa duten aukera lokartuak identifikatzen ditugu. (…) Gero, pertsona ekintzaileak daude, horiek normalean, Goiekiko leihatilara hurbiltzen dira ideia batekin. Ideiak oinarri teknologikoa baldin badu, Ikaslan eskolara bideratzen dugu pertsona. Eta oinarri ez-teknologikoa izanez gero, Goieki enpresa-inkubagailura joango da zuzenean. Hori da errealitatea. Eta gainera, adi gaude, aditu-foro baten bidez, laguntza eskaintzeko». Goierri Fundazioa.
Bestalde, arrakastari erreparaturik, emaitza onak ematen dituzte, bai ekintzailetzak, bai intraekintzailetza sustatuak. Baina gutxi dira urtero-urtero enpresa-ideiak garatzen dituzten pertsona ekintzaileak:
«Gainera, ez dute denek ekintzaileak izan behar, nahikoa da sustatzaile bat egonda, ezta? Eta gainerakoa, ba honela egiten dugu: Ikaslanek hitz egiten du, deskribaturik daukagun eredu bati jarraituz, profil jakin bat ematen duten pertsonekin, edo ideia hori bultzatzeko gaitasun handiena dutenekin, edo sustatzaile jakin batekin, eta ikasleak modu askotara har dezake parte: erdi-mailako kargudun bezala, edo langile bezala, edo…». Goierri Fundazioa.
Kosmodisea
Kosmodisea Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren ekimena da, kultura ekintzailea eta kultura digitala unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sisteman sustatzeko asmoz sortua. Proiektuak egitera bideratutako abentura da, eta konpetentzia pertsonalak zein kultura ekintzailearen baloreak garatu nahi ditu: sormena, ekimena, auto-konfiantza, komunikazioa, kooperazioa…
Kosmodisea web euskarrian garatzen da (www.kosmodisea.net). Filosofia sortzailea eta kooperatiboa dauka. Jokoaren etapa bakoitzean parte hartzen duten taldeei ematen zaizkien proiektuak burutzeko, erreminta digitalak erabiltzen dira: blog, wiki, irrati-, argazki- eta bideo-emanaldietarako programa informatikoak, simulazio-programak… Kosmodisearen garapenak ikasturte oso bat irauten du.
Kosmodisearen 2006-2007 edizioan, 42 ikastetxek parte hartu dute, 111 irakaslek, eta 1.300 bat ikaslek 137 taldetan banatuak.
Kosmodisea ekimenaren erakunde sustatzaileak adierazi duenez, asmoa dauka hurrengo ikasturtean ere erreminta hau eskaintzeko hezkuntza-zentroei:
«Kosmodisea 2 egiteko, pantailaren bat edo beste eta proposamenen bat aldatu beharko da. Baina Kosmodisearen “arrakasta” ez litzateke datorren urtean 1.400 pertsona horiek hobeto aritzea. Kosmodisea 2k arrakasta izango du orain arte parte hartu ez duten ikastetxeak proiektuan integratzen badira, oinarria zabaltzen bada alegia». Foru Aldundia.
Pertsona elkarrizketatu guztiek ezagutu edo parte hartu dute ekimen honetan (La Salle Berrozpe, Goierri Fundazioa, Ikastolen Elkartea…). Goierri Fundazioan, esate baterako, jadanik kontuan hartzen ari dira Kosmodisearen hurrengo edizioa, beren ikasleek aukera izan dezaten hainbat gaitasun lantzeko:
«Nola erabili nahi dugu? Ze, ondo dago, ezta? Guri ondo etorriko litzaiguke gure ideiak urteren batean irabazteak. Zertarako? Ba, soinuen, argazkien, kontu grafikoen eta bideoaren material guztiak marketingean erabiltzeko. Azkenean, katalogo bat edo web-gune bat edo dena delakoa egiteko. Zentro batzuen artean lantzen dugun erreminta da, eta gero aukera dago emaitza ikusteko. (…) Soinuen esparruko jende guztiak ideiak ematen ditu jarduera honetarako. Eta gero hor daude argazkiak, testua eta bideoa ere. Eta horrek balio du zure enpresa aurkezteko. Eta gainera emaitza erreala da: nahi duten guztiak etor daitezke ikustera. Ideia interesgarria da». Goierri Fundazioa.
Hetelek aurkeztu du programa bat, espiritu ekintzailearen zabaltzea espezifikoki lantzen ez badu ere, harekin lotura duten balore batzuk indartzen dituena: Sormen-Crea programa.
Sormen-Crea Hetelek sustatutako programa da, eta web-gunean —http://www.hetel.org/proyectos-eu/crea-eu/— dioten bezala, «proiektuaren azken jomuga ikastetxe elkartuetako ikasleen sormena sustatzea da». Proiektu honekin, sormena estimulatuko dioten teknika batzuk irakatsi nahi zaizkio Lanbide Heziketako ikasleari, baita metodologia bat ere, aukera emango diona arazoei modu berritzaile batean aurre egiteko. Bi helburu hauek ditu, besteak beste: etorkizuneko pertsona teknikoak gai izatea enpresan azaldu daitezkeen egoera konplexuei aurre egiteko, arazoak konponduz eta arazo zaharren aurrean konponbide berriak iradokiz; eta ekimena duten eta aldaketen aurrean jarrera onuragarria erakusten duten pertsona teknikoak formatzea.
Hetelek (Heziketa Teknikoko Elkartea) bultzatutako programa bada ere, La Salle Berrozpe ikastetxean aurreko heziketa-faseetan lantzen dute. Zentroko irakasle batek argitzen duen bezala, modu bat da ekintzailetzarekin erlazionaturiko baloreak ereiten joateko:
«”Sormen-Crea”k izen desberdina hartzen du etapa bakoitzean. Duela urte mordo bat, Haur Hezkuntzatik, nik uste, hasten dira metodoa lantzen, eta etapa bakoitzean izen bat jartzen diote eta hainbat jarduera egiten dituzte. Guk bai lantzen dugula sormena». La Salle Berrozpe.
«Ia ikastetxe guztietan enpresa simulatuak daude, edo Urrats Bat-eko enpresak. Orduan, ba, lantzen da “vivero de empresa” ideia hori. Harremanak ditugu Tknikarekin, Diputazioarekin, Hezkuntza sailarekin, eta baita industriarekin eta enpresekin ere. Parte hartzen dugun agente guztiok hori bilatzen dugu: enpresa pilotu bat edo enpresa txiki bat sortu nahi badugu, beharrezkoa da zenbait ikastetxetan Urrats Baten eta erakundeen laguntza egotea. Sortzen da enpresa txiki bat eta hortik babesa ematen zaio aurrera joateko». Ikaslan Elkartea.
Urrats bat programa bat da, enpresa-proiektuak aztertu eta martxan jartzen dituena Euskal Autonomi Erkidegoko Lanbide Heziketako zentroetan. Esan daiteke, neurri batean, ikasgeletan enpresa-ideiak bultzatzen dituzten enpresa-«haztegi» bihurtzen dituela ikastetxeak. Eskaintza zabala jartzen du ikasleen esku, hala erdi- eta goi-mailako formazio-zikloetako bigarren ikasturtekoentzat, nola Lanbide Heziketako ikasle ohientzat edo langabetuentzako formazio jarraituan dabiltzanentzat:
Gertuko laguntza jasotzen dute enpresa-proiektuak irauten duen bitartean. Dinamizatzaile batek garatu eta egituratzen ditu proiektua martxan jartzeko eman beharreko urrats guztiak.
Ikastetxeko hornidura eta tresneria erabil dezakete proiektuaren prototipoak edo azterketak garatzeko.
Aukera ematen zaie ikastetxeko Urrats Baten lokala erabiltzeko bulego gisa.
Merkaturatze-probak egin ditzakete enpresa eratu aurretik.
Laguntza jasotzen dute erakunde kolaboratzaileen aldetik.
Behin burutu denean laguntza-aldia, helburua da enpresek aurrera egin dezaten inoren laguntzarik gabe.
«Eta gero bilatzen da enpresa pixka bat sendotzea; eta sendotu ondoren, kalera atera behar du. Jakina, hasiera batean ematen zaio laguntza, babesa, aholkularitza, baita espazio bat ere. Eta gero, behin enpresa muntatu eta bezero batzuk edukita, saiatu behar du kanpora ateratzen». Ikaslan Elkartea.
Letra hau hutsik geratzen da ekimen berriak eransteko.
AMAIERA
Non business focus, jarrera ona aldaketaren aurrean, sormena, Belkoain, lankidetza, ekintzailetzarako gaitasuna areagotzea, ardura, ekimena, Kosmodisea, arriskuak onartzea, auto-estimua, enpresa, auto-diziplina, ezaugarriak, zorroztasuna, talde-lana, ikasteko gogoa edukitzea, etorkizuna, eztabaidatzeko gaitasuna, jakintzaren gizartea, originaltasuna, liskarrei aurre egiteko gaitasuna, erosotasuna, auto-enplegua, erantzukizun soziala, Txanela, irmotasuna, ekintzailea, pasibotasuna, iraunkortasuna, koordinazioa, intraekintzailetza, hutsegiteak onartzea, ilusioa, Sormen-Crea, borondatea, heztea, Ikaslan, autonomia, dinamismoa, planifikatzea, nork bere burua hobetzea, sareak, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, egiteko gaitasuna, curriculuma, aztertzeko gaitasuna, motibazioa, Hasi eta Hazi, eta abar, eta abar.
Título:Escuela emprendedora
Izenburua: Eskola ekintzailea.
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia
Data: 2007. urtea.
Egileak: Farapi S.L.
Zuzendaritza: Miren Urquijo.
Laguntzailea: Nera Elias.
Euskerako Itzulpena: Julia Marin. Itzulidatz lan-taldea S.L.
Diseinu Grafikoa: Q2K Soluciones Informáticas en Gestión Estratégica


1 Global Entrepreneurship Monitor, (GEM). Euskal Autonomi Erkidegoa. Txosten exekutiboa 2005 / Iñaki Peña Legazkue (zuzendaria). Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2006.
2 Batez besteko balorazioa (1etik 5era). Datu hauek adituek eman dituzte aditzera, eta jarduera ekintzailea bideratzen duten faktore nagusiei dagozkie.
3 Ikaslan Prestakuntza Zentroa eta Ikaslan elkartea bereiztearren, lehenari (Goierri) gehituko zaio beti izenaren ondoren.
4 Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma. Oinarrizko Txostena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Kristau Eskolak eta Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteak argitaratutako zirriborroa. Helbide honetan aurki daiteke dokumentua: /www.berrikuntza.net
5 DELORS (1996). «Laugarren atala: Gomendioak» in Hezkuntzak altxor bat ezkutatzen du. UNESCOren Nazioarteko Batzordeak XXI. mendeko Hezkuntzari buruz egindako txostena. UNESCO.
Helbide elektronikoa: www.unesco.org
6 Europako Parlamentuaren eta 2006ko abenduaren 18ko Kontseiluaren Gomendioak etengabeko ikaskuntzaren gaitasun oinarrizkoei buruz. Europako Batasuneko Aldizkari Ofiziala. 2006-12-30. L 394/10.
7 «Eranskina: Etengabeko ikaskuntzaren gaitasun oinarrizkoak. Europako erreferentzia-markoa» in Europako Parlamentuaren eta 2006ko abenduaren 18ko Kontseiluaren Gomendioak etengabeko ikaskuntzaren gaitasun oinarrizkoei buruz. Europako Batasuneko Aldizkari Ofiziala. 2006-12-30. L 394/13.
8 Europako Batasuneko Aldizkari Ofiziala. L 394/17
10 Europako Parlamentuaren eta 2006ko abenduaren 18ko Kontseiluaren Gomendioak etengabeko ikaskuntzaren gaitasun oinarrizkoei buruz. Europako Batasuneko Aldizkari Ofiziala. 2006-12-30. L 394/13.
12
Datuak Eustat-en web-gunean jaso dira www.eustat.es, baita 2007ko lehen hiruhilekoaren Enpleguei buruzko berriak txostenetik ere, Bidasoa Bizirik-ek argitaratuak
www.bidasoa-activa.com
13 Confebasken 2004. urteko datuen arabera, ikasleen % 54k berehalaxe aurkitu zuen lana, eta % 7k ikasketak amaitu aurretik. Hilabete batzuen buruan, enplegu esanguratsua zuten aktiboen portzentaia % 84,4koa zen. Batez beste, 2004ko promozio osoak 37 egun behar izan zituen lanpostu bat aurkitzeko, 44 egun emakumeen kasuan, eta 32 gizonezkoen kasuan. Lan-munduratzearen tasa are handiagoa izan zen industriarekin harreman estuagoa duten familia profesionaletan: produkzioko mantentze eta zerbitzuetan, % 91,5eko enplegu-tasarekin; fabrikazio mekanikoan, % 90,2; automozioan, % 87,2; eta elektrizitatean eta elektronikan, % 86,3. Jarduera horietatik fabrikazio mekanikoa izan zen lanpostu gehien eman zituena: 1.110 ikasle. Web-gune honetatik jaso da informazioa: /www.confebask.es
14 PBL (Problem Based Learning), aurrerago emango dira zehaztasun gehiago programa horri buruz.
15 www.eduteka.org
16 Atal honetan aipatzen den Ikaslan hori Goierri Fundazioaren Lanbide Hastapenetako Zentroari dagokio.