Gipuzkoa Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia

Sormena eskolan.

Entitate sustatzaileak:

Proiektu honen helburu nagusia: Lehen Hezkuntza, DBH eta DBHOko etapak hartuz, 6 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean ekintzailetzarekin lotutako balioak sentsibilizatu eta sustatzea. Helburu hori, irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuetan, irakasleek eta ikasleek, batera erabiltzeko tresna eta/edo material multimediak garatuz lortuko dute. Proiektua burutzeko, ikastetxeetako eta hezkuntza?elkarteetako pertsonalaren laguntza izango dute, proiektuaren emaitzak eguneroko irakaskuntzan aplikatuko dituztela bermatzeko. Horregatik, “kontsultarako batzordea” sortu dute, oinarrizko hiru funtziorekin. Hona hemen hiru funtzio horiek: proiektuaren helburuak, kalitatea eta edukiak betetzen dituztela ziurtatzea; iritziak emanez, kontsulta-taldeari babesa ematea; eta fase bakoitzeko erabakiak balioztatzea. “Kontsultarako batzorde” honek izendatu ditu, eskolako etapa bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako materialak eta/edo tresnak definitzeko, kontsulta-taldearekin lan egingo duten pertsonak.